Saltar al contenido principal

Bidalketak eta ordainketak

Ikusi Bizumekin dirua bidali, jaso eta ordaintzeari buruzko eduki guztia.

 

Resultados

Maiz egiten diren galderak

Partikularrak

Zer gertatzen da pertsona batek bidalketa/eskaera onartzen duenean nire bankuko kontuan funtsik ez badut?

Zure kontuan funts nahikorik ez badago, transferentzia bertan behera geratuko da. Ez da ezer gertatzen: saldo erabilgarria berriro duzunean, Bizuma berriro egin besterik ez duzu.

Enpresak

Nola ordain ditzaket Bizum bidez nire promozioak, sariak eta deskontuak?

Bizum bidez horrelako ekintzak ordaintzea erraza eta zuzena da. Ez duzu zortedunen IBANa jakin behar: haien telefono-zenbakiarekin nahikoa da.

Enpresak

Nola gehi dezaket Bizum edo Bizum Pay botoia nire enpresaren webgunean? Zein dira baldintzak?

Lehen urratsa zure bankuarekin hitz egitea eta merkataritza-akordioa ixtea da. Behin lortuta, Bizum edo Bizum Pay berriaren botoia zure ordainketa-orrian nola txertatu adieraziko dizute, edozein plataforma duzula ere.

Enpresak

Zer abantaila eskaintzen dizkit Bizum bidezko online ordainketak?

Bizum bidezko online ordainketak erraztu egiten ditu gauzak zure negozioan. Gure berrikuntza nagusia Bizum Pay da, interneten kobratzeko modua goitik behera aldatzen duen diru-zorro digitala edo wallet-a. Zure webgunean edo aplikazioan botoi bakar bat jarrita, zure bezeroek nahiago duten ordainketa-metodoa hauta dezakete: zuzenean euren banku-kontutik edo txartelen bidez.