Gorabeherak
Aurkitu Bizum erabiltzean ohikoenak diren gorabeheretarako irtenbideak.
Resultados
Ez dugu emaitzarik aurkitu zure bilaketarako
Baina behar duzun informazioa aurkitzen lagun zaitzakegu. Saiatu beste termino batzuekin, erabili hitz orokorragoak edo kontsultatu bilaketa ohikoenetako batzuk:
Maiz egiten diren galderak
- Todo
- Partikularrak
- Enpresak
Dohaintza bat egitean okertu naiz; zer egin dezaket?
Bizum banku-transferentzia baten moduan dabil: dirua bidali ondoren ezin da bertan behera utzi. Baieztatu aurretik, begiratu beti balidazio-pantailari, dena ondo dagoela ziurtatzeko.
Zer gertatzen da pertsona batek bidalketa/eskaera onartzen duenean nire bankuko kontuan funtsik ez badut?
Zure kontuan funts nahikorik ez badago, transferentzia bertan behera geratuko da. Ez da ezer gertatzen: saldo erabilgarria berriro duzunean, Bizuma berriro egin besterik ez duzu.
Zer egin behar dut Bizumekin eragiketa bat egitean errore bat ematen badit?
Lehenik eta behin: ez kezkatu. Pantailan berrespena jaso ez baduzu, eragiketa ez da burutu. Horren erraza da.
Nire bankuan baja eman dut, baina Bizumen ez. Gero beste banku batera joan naiz, eta ez dit uzten Bizumen alta ematen; oraindik nire banku zaharrarekin erregistratuta nagoela esaten dit. Zer egin dezaket?
Ez kezkatu! Zure banku zaharrarekin harremanetan jarri besterik ez duzu, zerbitzuan baja izapidetzeko.