Saltar al contenido principal

Hemen da Bizum Pay, zure diru-zorroaren bilakaera

Ahaztu txartelen artean bilatzeaz eta banku-datu amaigabeak betetzeaz.

Ordaindu zure denda fisiko edo online gustukoenetan, zure kontua edo txartela erabiltzea berehala aukeratuz. Azkar, modu seguruan eta ukitu bakar batekin.

App bakarra.
Ordaintzeko bi modu

Zuk erabakitzen duzu erosketa bakoitzean zure dirua nondik ateratzen den

Konfigurazio konplikaturik gabe eta minutu batean bakarrik.

  1. Zuzenean zure kontutik. Beti bezalako Bizum, zuzenean zure bankutik datafonora. Berehala ordaintzen duzu zure bankuaren segurtasun eta babesarekin. Txartelik ez, banku-daturik ez.

  2. Zure banku-txartelekin. Lotu aplikaziora beti B plan bat eskura izateko eta aukeratu zeinekin ordaindu zuri hobekien datorkizunaren arabera.

Bizum Pay, dena abantailak

Zorroa gainean eramatea iraganekoa da jada. Ezagutu zure erosketak ordaintzeko modurik erosoena, azkarrena eta seguruena:

Paso 1:

Jada ezagutzen duzun esperientzia

Beti bezalako keinua, baina aukera gehiagorekin. Hurbildu zure mugikorra datafonora denda fisikoetan ordaintzeko. Eta zure erosketa onlineak? Orain arte bezala: azkar eta zure telefono-zenbakiarekin bakarrik.

Paso 2:

Zure kontua bakarrik behar duzu

Hasi zure banku-kontutik zuzenean ordaintzen. Zure banku-txartelak ere gehitu ditzakezu zure aukera guztiak leku berean izateko. Horrelakoa da Bizum.

Paso 3:

Bizum bat bezain azkarra

Gozatu jada ezagutzen duzun erraztasunaz: itxaronaldirik gabe, trabarik gabe eta datu amaigabeak bete gabe. Desblokeatu mugikorra, Android bada, edo sakatu birritan alboko botoia, iOS bada, hurbildu datafonora eta ordaindu berehala. Azkartasuna ordainketa-prozesutik itzulketetara.

Paso 4:

Zuk daukazu kontrola (eta zure ordainketak lokalizatuta)

Bizum Payk bi bider egiaztapen derrigorrezkoa du, beraz zuk soilik baimendu ditzakezu ordainketak. Ahaztu beldurrak! Gainera, zure mugimendu guztiak berrikus ditzakezu, baita mapan lokalizatu ere, non erosi zenuen zehazki jakiteko.

Paso 5:

Lasaitasuna eta konfiantza

Eguneroko dirua bidaltzeko jada fidatzen zaren marka nazionalak, orain zure erosketetan laguntzen dizu beti izan duzun bankuaren babes eta segurtasunarekin.

Aktibatu hiru pausotan

Bizum Pay konfiguratzea erabiltzea bezain azkarra da. Jarraitu pauso hauek eta bi minutuan erabili ahal izango duzu:

  1. Deskargatu app-a eta erregistratu. Deskargatu Bizum Pay app-a zure aplikazio-dendatik, Android edo iOS izan.

  2. Aktibatu app-a zure bankuarekin. Sartu zure telefono-zenbakia eta jarraitu Bizumekin elkartuta dagoen zure bankuaren jarraibideak, zure kontua modu seguruan konektatzeko. Aukeran, zure txartelak ere aktibatu ahal izango dituzu.

  3. Ordaintzeko prest. Mugikorra datafonora hurbildu besterik ez duzu behar, edo zure telefono-zenbakiarekin online ordaindu.

Bizum Pay zenbakitan

Zenbakiek beraiek hitz egiten dute.

  1. 0 € komisiotan. Bizum Payren abantaila guztiez guztiz dohainik gozatzen duzu. Ez dago aktibazio- ezta mantentze-kosturik; zure erosketak kostatzen duena da hain zuzen ordaintzen duzuna.

  2. + 30 milioi bizumer. Jada egunero Bizum erabiltzen duen komunitatea da. Bizum Pay aktibatzean, erosteko modurik erosoenera batzen zara, herrialdeko ordainketa-sare handienaren babes eta konfiantzarekin.

  3. Zure gastuen % 100eko kontrola. Ahaztu hilabete amaieran kontuak berrikusten denbora galtzea. Zure mugimenduak berehala erregistratu eta ordenatzen dira zure aplikazioan, zertan gastatu duzun jakin dezazun.

Zure zalantzak argitzen ditugu

Bizum Payrekin ordaintzen hasteko jakin behar duzun guztia, itzulingururik eta hitz arrarorik gabe.

Ikusi galdera guztiak

Zer da Bizum Pay?

Bizum Pay Bizumen zorro digitala da, denda fisikoetan ordaintzeko aukera ematen duena mugikorra datafonora hurbilduz, kontakturik gabeko edo NFC teknologiaren bidez.

Zer egin dezaket Bizum Pay deskargatzen badut?

Bizum Pay deskargatu eta aktibatzean, zure mugikorrarekin ordaintzen has zaitezke (kontakturik gabeko teknologiaren bidez) Bizum ordainketa-metodo gisa onartzen duen edozein dendatan. Gainera, Bizum Pay-tik honako hauek ere egin ahal izango dituzu:

Bizumak egin ahal izango ditut Bizum Pay bidez?

Ez da gauza bera bizum bat egitea edo Bizumekin ordaintzea.

Zertan desberdintzen da Bizum Pay beste zorro edo wallet batzuetatik?

Alde nagusia Bizumen izaeran datza.

 

Bizum Payri buruzko guztia, itzulingururik gabe

Jakin behar duzuna oraindik bertatik etekina ateratzeko