Cookie-politika
Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Teknologia horiek zure ordenagailura deskargatzen den fitxategi baten moduan funtzionatzen dute, eta nabigatzen duzunean zure jarduera erregistratzeko aukera ematen dute, zure ekipoan nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratuz.
Oro har, teknologia horiek, daukaten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, helburu oso desberdinetarako balio dezakete; adibidez, erabiltzailea ezagutzeko, haren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa lortzeko edo edukia erabiltzaileari erakusteko modua pertsonalizatzeko.
Bizum-en webgunean erabiltzen ditugun cookie eta/edo antzeko teknologia motak eta horiei ematen dizkiegun erabilera zehatzak jarraian deskribatzen direnak dira.
Kudeatzen dituen erakundearen arabera.
Cookie propioak: Bizum-en prozesadoreak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik bidaltzen dira erabiltzailearen terminalera, eta prozesadore horrek berak kudeatzen du cookie horien bidez lortutako informazioa, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko.
Hirugarrenen cookieak: Bizum-ek kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen dira erabiltzailearen terminalera, baizik eta cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batetik.
Zehazki, Bizum-en webguneak hirugarren hauen cookieak erabiltzen ditu: Bidr, Youtube eta Doubleclick.
Erabiltzen diren helburuaren arabera.
Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgunean zehar nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira. Besteak beste, Bizum-en webguneko funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko, saioa identifikatzeko, trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzeko, sarbide mugatuko eremuetara sartzeko, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egiteko, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak gordetzeko, bideo edo testuetan eduki dinamikoak gaitzeko edo sare sozialen bidez edukiak partekatzeko aukera ematen dute.
Lehentasun- edo pertsonalizazio-cookieak: Informazioa gogorarazteko aukera ematen dute, erabiltzailea zerbitzura sar dadin bere esperientzia beste erabiltzaile batzuenetik bereiz dezaketen ezaugarri jakin batzuekin; adibidez, hizkuntza, erabiltzaileak bilaketa bat egiten duenean erakutsi beharreko emaitza kopurua, zerbitzuaren itxura edo edukia erabiltzailea zerbitzura sartzeko erabiltzen ari den nabigatzaile motaren arabera, etab.
Analisi- edo neurketa-cookieak: Webguneko erabiltzaileen portaera aztertzeko eta horren jarraipena egiteko aukera ematen dute, iragarkien inpaktuen kuantifikazioa barne. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webguneen jarduera neurtzeko erabiltzen da, Bizum-en produktu edo zerbitzuen eskaintzan hobekuntzak sartzeko, erabiltzaileek zerbitzuari ematen dioten erabileraren datuen analisian oinarrituta.
Portaerazko publizitate-cookieak: Bizum-ek edo hirugarrenek tratatuta, Bizum-i bere erabiltzaileen interneteko nabigazio-ohiturak aztertzeko aukera ematen diote, haien nabigazio-profilarekin lotutako publizitatea erakusteko helburuarekin.
Aktibatuta egoten diren denboraren arabera.
Saio-cookieak: Erabiltzailea webgunera sartzen den bitartean datuak biltzen eta gordetzen dituztenak dira. Erabiltzaileak saio batean eskatutako zerbitzu zehatz bat emateko soilik gorde nahi den informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eta saioa amaitzean desagertu egiten dira.
Cookie iraunkorrak: Datuak terminalean gordeta jarraitzen dutenak dira, eta aldi jakin batean sar daiteke horietara eta tratatu egin daitezke.
Erabiltzaileari cookieak erabiltzeko adostasuna emateko edo ukatzeko aukera eskaintzen zaio, webgune honetara lehen aldiz sartzen denean pantailan agertzen den informazio-mezuaren bidez. Era berean, jakinarazten dizugu informazio-mezua mantendu egingo dela adostasuna eman arte, ukatu arte edo cookieak zure lehentasun pertsonalen arabera konfiguratu arte.
Erabiltzaileak emandako adostasuna kendu ahal izango du edo cookieak konfiguratu ahal izango ditu edozein unetan, nahi duenean, honako KONFIGURAZIO PANELA erabiliz.
Panel honen bidez, erabiltzaileak erabilitako cookieak onartu ala ez aukeratu dezake, eta edozein unetan konfiguratu ditzake zerrendatutako kategorien arabera.
Erabiltzailea erabiltzen ari den nabigatzaileak emandako cookieei dagokienez, kontuan izan hirugarrenen cookieak onartzen badituzu, nabigatzailearen aukeretatik ezabatu beharko dituzula.
Cookieak onartu edo blokeatu ditzakezu, baita zure nabigazio-datuak (cookieak barne) ezabatu ere, erabiltzen duzun nabigatzailetik.
Ezarpen horiek zure nabigatzailearen “aukerak” edo “lehentasunak” atalean egon ohi dira. Jarraian, nabigatzaile nagusietan cookieak konfiguratzeko menura sartzeko urratsak adierazten dizkizugu:
– Internet Explorer: Tresnak -> Interneteko aukerak –> Pribatutasuna -> Konfigurazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, Microsoft-en laguntza edo nabigatzailearen Laguntza kontsulta dezakezu.
– Firefox: Tresnak -> Aukerak -> Pribatutasuna -> Historia -> Konfigurazio pertsonalizatua. Informazio gehiago nahi izanez gero, Mozilla-ren laguntza edo nabigatzailearen Laguntza kontsulta dezakezu.
– Chrome: Konfigurazioa -> Erakutsi aukera aurreratuak -> Pribatutasuna -> Edukiaren konfigurazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, Google-ren laguntza edo nabigatzailearen Laguntza kontsulta dezakezu.
– Safari: Lehentasunak -> Segurtasuna. Informazio gehiago nahi izanez gero, Apple-ren laguntza edo nabigatzailearen Laguntza kontsulta dezakezu.
4.- Hirugarren herrialdeetara egiten diren datu-transferentziei buruzko informazioa
Hala badagokio, Bizum-ek hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera egiten dituen datu pertsonalen transferentziak eta, DBEOren 49. artikuluko 1. apartatuko bigarren paragrafoan adierazitako transferentzien kasuan, berme egokiekin egingo dira.
Cookie-politika honetan identifikatutako hirugarrenek egin ditzaketen transferentziei dagokienez, haien politika bakoitzean informa zaitezke, konfigurazio-panelean emandako esteken bidez.
Bildutako datuak gordetzeko epea
Bizum-ek datuen kopia bat gordeko du, behar bezala blokeatuta, erabiltzailearekiko harremanetik erantzukizunak sor litezkeen bitartean. Legezko kontserbazio-aldi hori igarotakoan, informazioa modu seguruan suntsituko du.
Hala badagokio, Bizum-ek hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera egiten dituen datu pertsonalen transferentziak eta, DBEOren 49. artikuluko 1. apartatuko bigarren paragrafoan adierazitako transferentzien kasuan, berme egokiekin egingo dira.
Cookie-politika honetan identifikatutako hirugarrenek egin ditzaketen transferentziei dagokienez, haien politika bakoitzean informa zaitezke, konfigurazio-panelean emandako esteken bidez.
Bildutako datuak gordetzeko epea
Bizum-ek datuen kopia bat gordeko du, behar bezala blokeatuta, erabiltzailearekiko harremanetik erantzukizunak sor litezkeen bitartean. Legezko kontserbazio-aldi hori igarotakoan, informazioa modu seguruan suntsituko du.
Cookie-politikan aldaketak egin daitezke, cookieen erabilera-helburuetan edo horiek erabiltzen dituzten hirugarrenetan aldaketak egon direlako; beraz, kasu horietan, cookie-politika eguneratu beharko da, erabiltzaileari adostasuna berritzeko eskatu beharko zaio eta cookieei buruzko erabaki berri bat hartzen utzi beharko zaio.
Ondorio horietarako, Bizum-ek erabiltzaileei jakinaraziko die eta adostasun berri bat eskatuko die webgunea lehen aldiz bisitatzean, cookie-politika aldatu ondoren.
Aurrekoa horrela izanik ere, Bizum-ek jakinarazten dizu erabiltzailearen adostasuna aldizka eskatuko duela berriro, erabiltzaileak emandako adostasuna lortu zenetik 24 hilabete igaro ondoren.
DBEOren 13. artikuluak eskatzen duen eta cookieei berariaz dagokien informazioari dagokionez, erabiltzailearen eskura dago webguneko pribatutasun-politikan.
Cookie-politika honi buruzko zalantzarik baduzu, Bizum, S.L.rekin harremanetan jar zaitezke Francisco Sancha kalea 12, 28034, Madril helbidean, http://www.bizum.com/es (http://www.bizum.com/es) URL helbidean eskuragarri dagoen atariaren titularra baita.