Saltar al contenido principal

Zergatik Bizum
zure negoziorako

Jada ezagutzen duten ordaintzeko modua. Zure negoziorako irtenbidea.

Onartu online eta aurrez aurreko ordainketak, ordaindu promozioak eta itzulketak edo erraztu zure plataformarako sarbidea. Zure negozioa dena delakoa izanda ere, deskubritu Bizumek zuretzat zer egin dezakeen.

Zer behar du zure negozioak?
Momentu bakoitzerako Bizum bat dago.

Ordaintzea aukeratzea bezain erraza izan dadin

Gehitu Bizum zure merkataritza elektronikoari eta eskaini ordaintzeko modu sinple bat: telefono zenbakia sartu eta eragiketa bankutik baieztatu. Hori da dena!

Abantailak:

  1. Modurik seguruena eta sinpleena, telefono zenbakiarekin. Bertan behera utzitako saskirik ez.

  2. Bankuaren segurtasunarekin eta Bizumen konfiantzarekin. Jaso fondoak berehala.

Zure negozioa mugitzen da. Bizum zurekin doa.

Eskaini Bizum zure establezimenduan edo zure zerbitzuak ematean.

Begiratu kontaktu bidez, estekaren bidez edo QR bidez kobratzeko aukerak eta aukeratu zuri hobekien egokitzen zaizuna.

Abantailak:

  1. Dendan edo mugikortasunean kobratzeko irtenbide desberdinak.

  2. Bizumen erraztasuna, aurrez aurre ere bai. Teknologiaz aldatu gabe.

Bidali Bizum bat zure bezeriari

Ordaindu promozioak, sariak edo itzulketak Bizumen izena emanda dauden pertsonei.

Haien telefono zenbakia behar duzu soilik: dirua zuzenean iristen da haien banku kontura segundo batzuetan.

Abantailak:

  1. Ez da beharrezkoa IBANa edo datu sentikorrak eskatzea.

  2. Berehalako ordainketak ingurune bankarioaren barruan.

Jakin behar duzuna. Inolako itzulingururik gabe

Ikusi galdera guztiak
Ordaindu Bizumekin

Nola ordain ditzaket Bizum bidez nire promozioak, sariak eta deskontuak?

Bizum bidez horrelako ekintzak ordaintzea erraza eta zuzena da. Ez duzu zortedunen IBANa jakin behar: haien telefono-zenbakiarekin nahikoa da.

Dohaintzak

Nola aktiba dezaket Bizum bidezko dohaintzen zerbitzua?

Oso erraza da. Zure bankuari —Bizumera atxikita egon behar du— jakinarazi besterik ez duzu, dohaintzak jasotzeko aukera gisa Bizum eskaini nahi duzula.

Bizum bidezko ordainketa

Nola gehi dezaket Bizum edo Bizum Pay botoia nire enpresaren webgunean? Zein dira baldintzak?

Lehen urratsa zure bankuarekin hitz egitea eta merkataritza-akordioa ixtea da. Behin lortuta, Bizum edo Bizum Pay berriaren botoia zure ordainketa-orrian nola txertatu adieraziko dizute, edozein plataforma duzula ere.

Lehen urratsak

Zein banku-etxek eskaintzen dute Bizum bidezko ordainketa-pasabidea?

Orrialde honetan daukazu gaur egun hori eskaintzen duten bankuen zerrenda. Eta hazten ari da: gero eta erakunde gehiago batzen dira. Beraz, zurea oraindik ez badago, baliteke laster egotea.

Urrats gutxiago sartzeko.
Erosten jarraitzea errazagoa.

Bizumen identifikatzaile digitalarekin, erraztu zure webgunean edo aplikazioan erregistratzea eta sartzea mugikorrarekin, pasahitzik gabe eta banku-erakundeek balioztatutako datuekin.

Ezagutu identifikatzaile digitala

Urrats bakoitzean gaude

Lehen kontsultatik lehen kobrantzara. Hasi zure bankutik.

Paso 1:

Aurkitu zuretzako irtenbidea

Zehaztu online kobratu behar duzun, aurrez aurre, promozioak ordaindu edo zure plataformarako sarbidea erraztu.

Ikusi irtenbideak

Paso 2:

Hitz egin zure bankuarekin

Begiratu interesatzen zaizun zerbitzuaren erabilgarritasuna, baldintza komertzialak eta eskakizunak.

Kontsultatu erakundeak

Paso 3:

Integratu Bizum zure negozioan

Jarraitu zure erakundearen jarraibideak eta, dagokionean, zure hornitzaile teknologikoarenak.

Bizum nola integratu

Paso 4:

Kontatu eta ikusgarri egin

Seinaleztatu Bizum onartzen duzula zure webgunean edo establezimenduan marka-materialekin.

Sartu marka-eskuliburura

Zalantzarik baduzu? Laguntzen dizugu