Maiz egiten diren galderak
Bizumek enpresentzat dituen soluzioei buruz jakin beharreko guztia. Aurkitu erantzunak nola funtzionatzen duen, nola integratzen den eta zure negozioari zer ekar diezaiokeen buruzko zalantzarik ohikoenei.
Maiz egiten diren galderak
Nola ordain ditzaket Bizum bidez nire promozioak, sariak eta deskontuak?
Bizum bidez horrelako ekintzak ordaintzea erraza eta zuzena da. Ez duzu zortedunen IBANa jakin behar: haien telefono-zenbakiarekin nahikoa da.
Nola aktiba dezaket Bizum bidezko dohaintzen zerbitzua?
Oso erraza da. Zure bankuari —Bizumera atxikita egon behar du— jakinarazi besterik ez duzu, dohaintzak jasotzeko aukera gisa Bizum eskaini nahi duzula.
Nola gehi dezaket Bizum edo Bizum Pay botoia nire enpresaren webgunean? Zein dira baldintzak?
Lehen urratsa zure bankuarekin hitz egitea eta merkataritza-akordioa ixtea da. Behin lortuta, Bizum edo Bizum Pay berriaren botoia zure ordainketa-orrian nola txertatu adieraziko dizute, edozein plataforma duzula ere.
Zein banku-etxek eskaintzen dute Bizum bidezko ordainketa-pasabidea?
Orrialde honetan daukazu gaur egun hori eskaintzen duten bankuen zerrenda. Eta hazten ari da: gero eta erakunde gehiago batzen dira. Beraz, zurea oraindik ez badago, baliteke laster egotea.