Saltar al contenido principal

Ezagutzen dituzu Bizum duten bankuak?

Bizum Espainiako bankuen ekimena da, eta herrialdeko banku gehienek eskaintzen dituzte gure konponbideak jada.

Bilatu zure entitatea eta ezagutu nola aktibatu Bizum zure bankuaren aplikaziotik.

Aurkitu zure bankua eta aktibatu Bizum

Kontsultatu Bizumekin lan egiten duten entitateen zerrenda.

Lokalizatu zure bankua eta sartu zerbitzua aktibatzeko behar duzun informaziora.

Resultados

Nola erabili Bizum zure bankuaren aplikazioan?

Aktibatu Bizum zure entitatearen aplikaziotik hiru urrats errazetan.

Paso 1:

Hautatu zure bankua

Kontsultatu Bizumekin lan egiten duten bankuen zerrenda eta aurkitu zurea.

Paso 2:

Deskargatu aplikazioa

Oraindik ez baduzu, deskarga zure bankuaren webgunetik edo zure mugikorreko aplikazio-dendatik egin dezakezu.

Paso 3:

Sartu aplikazioan eta aktibatu

Bilatu Bizum atala eta aktibatu zerbitzua zure kontuari lotutako telefono-zenbakiarekin.

Jakin behar duzuna. Inolako itzulingururik gabe

Bizum eskaintzen duten bankuei eta zerbitzuaren aktibazioari buruzko ohiko zalantzak argitzen ditugu.

Ikusi maiz egiten diren galdera guztiak
Lehen urratsak Partikularrak

Zein bankuk dute Bizum?

Espainiako banku gehien-gehienek eskaintzen dute Bizum. Zurea erabilgarri dagoen egiaztatu dezakezu orri honetako bilatzailean eta entitateen zerrendan.

Lehen urratsak Partikularrak

Nola aktibatzen dut Bizum nire bankuan?

Sartu zure bankuaren app-ean, bilatu Bizum bidez dirua bidali eta jasotzeko aukera, eta jarraitu argibideei zerbitzua zure telefono-zenbakiarekin lotzeko.

Lehen urratsak Partikularrak

Bizum aplikazioa deskargatu behar dut?

Ez. Bizum banku bakoitzaren aplikazioan integratuta dago.

Lehen urratsak Partikularrak

Zer egin behar dut Bizum aukera aurkitzen ez badut?

Kontsultatu zure bankuaren informazioa edo jarri harremanetan haiekin zerbitzua nola aktibatu jakiteko.

Zure bankua, zure aplikazioa eta Bizum

Aktibatu Bizum zuzenean zure entitatearen aplikaziotik eta hasi dirua bidaltzen eta jasotzen zure telefono-zenbakiarekin.

Bilatu zure bankua