Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Enpresak
  • Lehen urratsak
  • Dirua bidali

Enpresentzako Bizum-en mugak eta baldintzak

Tiempo de lectura: 2 min
Publicación: 11/11/26
Última actualización: 18/11/26

Hasi aurretik

Bizum-ek soluzio espezifikoak ditu enpresa eta profesionalentzat. Zerbitzua aktibatu aurretik, hitz egin zure bankuarekin kontratazio- eta integrazio-baldintzak eta urratsak ezagutzeko.

Partikularren arteko mugak ez dira zure dendarenak

Partikularren arteko Bizum eragiketen kopuru- eta zenbateko-mugak ez dira aplikatzen dendetako erosketetan.

Bizum-ek ez du mugarik ezartzen online dendetan eta establezimenduetan egindako ordainketetarako, nahiz eta banku-erakunde bakoitzak bereak ezarri ditzakeen bere bezeroentzat, beste ordainketa-metodo batzuekin gertatzen den bezala, haien profil finantzarioaren arabera.

Inoiz ez du zure negozioak jasotzeko mugarik izango, ez ordainketa-kopuruan ez zenbatekoan. Bizum jada mota guztietako merkataritza askotan dago eskuragarri, batez besteko gastu altuko sektoreetan, hala nola bidaiak, dekorazioa, elektronika, etab.

Zure jarduera profesionalarentzako soluzio bat

Zure jarduerarengatik kobratzeko, erabili Bizum-en enpresa eta profesionalentzako soluzio espezifikoak.

Mugikor-zenbaki batetik bestera dirua bidaltzeko eta eskatzeko zerbitzua partikularrentzat dago erreserbatuta, eta segurtasun-mugak ditu, bai bidaltzeko bai jasotzeko.

Negozio bakoitzak bere baldintzak ditu

Hitz egin zure bankuarekin merkataritza-baldintzak ezagutzeko eta zerbitzua kontratatzeko. Zerbitzu teknologikoren bat kontratatuta baduzu, adibidez ordainketa-pasabide bat, kontsultatu zure hornitzailearekin baldintza berezirik dagoen. Hauek dira hasi aurretik kontuan hartu beharreko hiru alderdi nagusiak.

  • Zure negoziorako soluzioa

    Kontsultatu online kobratzeko, zure establezimenduan edo zure jarduera profesionalarengatik kobratzeko, edo promozioak, sariak eta itzulketak ordaintzeko aukerak.

  • Merkataritza-baldintzak

    Eskatu zure bankuari zure negozioari aplikatzen zaizkion baldintzak, zerbitzuaren kostuak barne.

  • Zerbitzuaren integrazioa

    Berretsi Bizum gaitzeko urratsak. Zure bankuak eta, dagokionean, zure hornitzaile teknologikoak nola txertatu adieraziko dizute.

Jada ezagutzen dituzun babes- eta eztabaida-mekanismo berberekin

Zure negozioa eta zure bezeroak itzulketa- eta eztabaida-mekanismoen bidez babestuta zaudete. Bizum-ekin ordaintzeak ez du aldatzen zure dendaren itzulketa-politika:

Eskaerak erosketa-baldintzen arabera kudeatzen dira, eta itzulketa onartu eta izapidetu ondoren, zenbatekoa berehala iristen da ordainketa egin zuen pertsonaren kontura. Ordainketekin lotutako eztabaidei edo gorabeherei aplikatzen zaizkien prozedurak ezagutzeko, kontsultatu zerbitzua kontratatu duzun banku-erakundearekin.

Deskargatu, kontsultatu,
eduki eskura

  • Bizum rules

  • Eztabaida-mekanismoak

  • Eskatu itsasgarriak zure establezimendurako

    Ikusi

Jakin behar duzuna. Inolako itzulingururik gabe

Ordaindu Bizumekin

Nola ordain ditzaket Bizum bidez nire promozioak, sariak eta deskontuak?

Bizum bidez horrelako ekintzak ordaintzea erraza eta zuzena da. Ez duzu zortedunen IBANa jakin behar: haien telefono-zenbakiarekin nahikoa da.

Dohaintzak

Nola aktiba dezaket Bizum bidezko dohaintzen zerbitzua?

Oso erraza da. Zure bankuari —Bizumera atxikita egon behar du— jakinarazi besterik ez duzu, dohaintzak jasotzeko aukera gisa Bizum eskaini nahi duzula.

Bizum bidezko ordainketa

Nola gehi dezaket Bizum edo Bizum Pay botoia nire enpresaren webgunean? Zein dira baldintzak?

Lehen urratsa zure bankuarekin hitz egitea eta merkataritza-akordioa ixtea da. Behin lortuta, Bizum edo Bizum Pay berriaren botoia zure ordainketa-orrian nola txertatu adieraziko dizute, edozein plataforma duzula ere.

Lehen urratsak

Zein banku-etxek eskaintzen dute Bizum bidezko ordainketa-pasabidea?

Orrialde honetan daukazu gaur egun hori eskaintzen duten bankuen zerrenda. Eta hazten ari da: gero eta erakunde gehiago batzen dira. Beraz, zurea oraindik ez badago, baliteke laster egotea.