Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Enpresak
  • Jaso eta kobratu

Bizum erabilera gida autonomoentzat

Tiempo de lectura: 4 min
Publicación: 1/12/22
Última actualización: 20/11/26

Bizumer enpresaburu maitea: badakigu zuretzat zoragarria litzatekeela partikularren artean zorrak kitatzeko gehien gustatzen zaizun sistema zure enpresan integratu ahal izatea. Horregatik, zorte handiko zarela esan behar dizugu: erakunde askok uzten dute jada autonomoentzako Bizum kobratzeko sistema gisa erabiltzen.

Beraz, saltoki bat baduzu eta enpresentzako Bizum nola aktibatu eta enpresentzako Bizumen bidez nola kobratu jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen; artikulu honetan Bizum profesionalaren bertsioaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu eta.

Nola sortu zen autonomoentzako Bizum?

2016an iritsi ondoren, oso azkar hazten hasi ginen. Hainbeste, ezen 2018an Bizum bidezko dohaintzen aukera abiarazi genuen, eta, hurrengo urtean, jada 5 milioi erabiltzaile baino gehiago ginenean, Bizum profesionalaren bertsioa merkaturatzea erabaki genuen, aurreko guztiaren funts berarekin: merkataritza elektronikoetan ordaintzeko sistema oso sinple bat, telefono-zenbakia jakite hutsarekin baliozkotuko zena.

Zein dira Bizum profesionalaren zerbitzuak?

Autonomoentzako Bizum Bizumek (jakina), banku-erakundeek eta plataforma elektronikoek eskainitako zerbitzu bat da, erabiltzaileen eskaera bati erantzuteko. Hainbat ordainketa-aukera aurki ditzakezu, zure erakundera eta zure negoziura hobekien egokitzen dena aukeratzeko:

    • Profesionalentzako bankuaren berariazko aplikazio baten bidez: etxez etxeko zerbitzuak ematen dituzten, freelance diren edo TPVrik edo webgunerik ez duten denda txikietako autonomoentzako Bizumen lineako ordainketan pentsatutako irtenbidea da hau.
    • Bizum bidezko aurrez aurreko ordainketa, esteka edo QR bidez: sistema honen bidez enpresentzako Bizumekin kobratzeko, plataforma teknologiko batzuek bezeroari ordainketa amaitzeko bidal diezaiokezun esteka bat edo eskaneatu dezakeen QR bat sortzeko aukera ematen dute.
    • Bizum e-commerce: hedatuena den enpresentzako Bizum metodoa. Bizum beste ordainketa-sistema bat bezala gaitzean datza, baina telefono-zenbakia gogoratzea besterik ez da behar.

Nola eman alta enpresentzako Bizumen?

Dauden hiru aukerak ezagutzen dituzu dagoeneko; orain, pauso hauek jarraitu behar dituzu enpresentzako Bizumen bidez kobratzeko aukera aktibatzeko:

    • Lehenik eta behin, zure erakundeak aukera hau aktibatuta duen egiaztatu behar duzu. Hemen egin dezakezu.
    • Ondoren, hitz egin zure erakundearekin eskaintzen dituen baldintza komertzial guztiak ezagutzeko eta zerbitzua altan emateko.
    • Orain, Bizum zure ordainketa-pasabidean integratzea besterik ez da geratzen. Eskuragarri dauden teknologia guztien xehetasunak dituzu hemen.
    • Hurrengo urratsa zure bezeroei jakinaraztea da! Zure webgunean Bizumen botoia jarrita egin dezakezu.

Nola funtzionatzen dute itzulketek Bizum profesionalaren bidez?

Bizumen bidez erositako produktuen itzulketak banku-kanalen bidez zuzenean eskaintzen den lineako beste edozein ordainketa-sistemarekin bezain errazak (edo errazagoak) dira. Baina ñabardura batzuek autonomoentzako Bizum zure sistema gogokoena bihurtzea eragin dezakete. Jarraian azalduko dizkizugu:

    • Arau orokor gisa, gehienez 365 eguneko epea ezartzen da itzulketa egin ahal izateko.
    • Itzulketa-eragiketa saltokiaren kontutik bezeroaren kontura egiten den berehalako transferentzia bat da. Egin ahal izateko, jatorrizko erosketa-eragiketari erreferentzia egin behar zaio.
    • Erosketaren zenbateko osoaren edo zati baten itzulketa kudea dezakezu. Are gehiago, itzulketaren zenbatekoa jatorrizko erosketarena baino handiagoa izan daiteke, betiere banku hartzaile bakoitzak baimentzen duen ehunekoaren arabera bada.

Orain enpresentzako Bizum bidez kobratzeari buruzko guztia dakizunean, zeren zain zaude hura aktibatzeko? Zure bezeroek eskertuko dute. Ziurtatzen dizugu.