Saltar al contenido principal

Lehen urratsak

Bizum aktibatzeko eta bere abantailez gozatzen hasteko behar duzun guztia.

Resultados

Maiz egiten diren galderak

Enpresak

Nola gehi dezaket Bizum edo Bizum Pay botoia nire enpresaren webgunean? Zein dira baldintzak?

Lehen urratsa zure bankuarekin hitz egitea eta merkataritza-akordioa ixtea da. Behin lortuta, Bizum edo Bizum Pay berriaren botoia zure ordainketa-orrian nola txertatu adieraziko dizute, edozein plataforma duzula ere.

Enpresak

Zein banku-etxek eskaintzen dute Bizum bidezko ordainketa-pasabidea?

Orrialde honetan daukazu gaur egun hori eskaintzen duten bankuen zerrenda. Eta hazten ari da: gero eta erakunde gehiago batzen dira. Beraz, zurea oraindik ez badago, baliteke laster egotea.

Enpresak

Erabil al dezaket Bizum autonomoa banaiz?

Bai. Autonomoa bazara, Bizum bidez kobra dezakezu, negozioetarako irtenbide espezifikoen bidez. Zure beharretara egokitzen dira, bai aurrez aurre saltzen baduzu, bai online.

Partikularrak

Zer egin behar dut Bizum aukera aurkitzen ez badut?

Kontsultatu zure bankuaren informazioa edo jarri harremanetan haiekin zerbitzua nola aktibatu jakiteko.