Saltar al contenido principal

Maiz egiten diren galderak

Bizumi buruz jakin behar duzun guztia. Aurkitu erantzuna nola funtzionatzen duen, nola erabili eta Bizumekin egin dezakezun guztiari buruzko zalantzarik ohikoenei.

Maiz egiten diren galderak

Dohaintzak Fiskalitatea

Dohaintza bat egin dut, nola eska dezaket dohaintza-ziurtagiria?

Bilatu erakundea gure zerrendan eta idatzi mezu bat han ikusiko duzun helbidera. Azkar lagundu ahal izateko, ez ahaztu datu hauek sartzea:

Dohaintzak

Integratu al dezakegu Bizum gure online merkataritzako pasabidean?

Bai. Irtenbide hau puntualki edo aldian-aldian dohaintzak jasotzeko erabil daiteke, baita erakundeak online denda bat badu ere.

Dohaintzak

Non jasotzen dira dohaintzak?

Kodea gaitutakoan, dohaintzak zuzenean jasotzen dira erakundearen kontuan.

Dohaintzak

Nola hasi daiteke erakunde bat Bizumen bidez dohaintzak jasotzen?

Erakunde sozialentzako Bizum duen banku batekin jarri behar duzu harremanetan, eta dohaintza-kode bat sortzeko eskatu.