Saltar al contenido principal

Segurtasuna eta babesa zure ordainketetan

Erabili Bizum zure bankuaren aplikaziotik, haren segurtasun- eta autentifikazio-sistemekin

% 100 Europako teknologian eta estandarretan oinarritua.

Zerk egiten du Bizum segurua?
Pribatutasun- eta babes-estandar gorenek.

Zure bankuaren aplikazioaren barruan

Bizumek zure erakundearen bermeak eta segurtasun-neurriak ditu. Zuk bakarrik bidali ahal izango duzu dirua Bizum bidez.

Sartu beti Bizumera zure bankuaren aplikazio ofizialetik. Ez duzu kanpoko esteketan sartu beharrik, ezta dirua jasotzeko zure banku-gakoak eman beharrik ere.

  1. Zure bankuak eragiketa bakoitza autentifikatzen du bere segurtasun-sistemekin.

  2. Berretsi aurretik, egiaztatu hartzailearen aliasa (izena eta abizenen inizialak) eta zenbatekoa.

  3. Daturen bat bat ez badator edo zerbait ez bazaizu egokia iruditzen, ez jarraitu eragiketarekin.

Eboluzionatzen duen segurtasuna

Bizumek Europako eta Espainiako segurtasun-araudia betetzen du.

Zerbitzuaren babesa hobetzen laguntzen duten eguneratzeak eta berrikuntzak txertatzeko lan egiten dugu.

  1. Zerbitzua banku-ingurunean eta haren autentifikazio-prozesuetan integratzen da.

  2. Segurtasun-neurriak eguneratzen dira behar eta arrisku berriei erantzuteko.

  3. Segurtasuna erantzukizun partekatua da: teknologia, erakundeak eta erabiltzaileak.

Zure burua babesteko informazioa

Iruzur ohikoenak ezagutzeak lehenago antzematen laguntzen du.

Bizumen aholkuak, abisuak eta jarraibideak partekatzen ditugu, zerbitzua segurtasun handiagoz erabili ahal izan dezazun.

  1. Mesfidatu premiazko mezuez, ustekabeko sariez edo ezagutzen ez dituzun diru-eskaerez.

  2. Ez partekatu gakoak, egiaztapen-kodeak edo banku-kredentzialak.

  3. Edozein zalantza izanez gero, jarri zuzenean harremanetan zure banku-erakundearekin, haren kanal ofizialen bidez.

Jakin behar duzuna. Inolako itzulingururik gabe

Segurtasunari, iruzurrei eta Bizumen erabilera arduratsuari buruzko zalantza ohikoenak argitzen ditugu.

Ikusi ohiko galdera guztiak
Segurtasuna eta iruzurra Partikularrak

Segurua al da Bizum?

Bizum zure bankuaren aplikazioaren barruan dabil eta haren segurtasun- eta autentifikazio-sistemak ditu.

Segurtasuna eta iruzurra

Zer egiaztatu behar dut eragiketa bat baieztatu aurretik?

Berrikusi informazio guztia, bereziki hartzailearen aliasa eta zenbatekoa. Zerbaitek bat ez badator, itzuli atzera.

Segurtasuna eta iruzurra Partikularrak

Bizumek bankuko gakoak eskatuko dizkit?

Ez eman gakorik, pasahitzik, ezta egiaztapen-koderik ere. Sartu beti zure bankuaren aplikazio ofizialetik.

Segurtasuna eta iruzurra Partikularrak

Zer egin behar dut iruzur baten biktima izan naizela uste badut?

Bildu eskuragarri dagoen informazio guztia, jarri harremanetan zure banku-erakundearekin eta aurkeztu salaketa Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen aurrean.

Berretsi aurretik, gelditu eta egiaztatu

Sen ona da zure aliaturik onena. Irakurri eragiketaren informazio guztia, egiaztatu datuak zuzenak direla eta ez berretsi ezagutzen ez dituzun eskaerak. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure banku-erakundearekin.

Iruzurrak eta estafak saihesteko aholku gehiago

Urrats bakoitzean gaude

Jokatu ahalik eta azkarren, eta gorde gertatutakoa berrikusten lagun dezakeen informazio guztia.

Paso 1:

Dagoeneko dirua bidali baduzu

Ez berretsi eskaera berririk eta ez partekatu informazio gehiago.

Paso 2:

Jarri harremanetan zure bankuarekin

Erabili zure erakundearen kanal ofizialak eta jarraitu haren jarraibideei.

Paso 3:

Gorde frogak

Gorde mezuak, egiaztagiriak, telefono-zenbakiak, estekak eta pantaila-argazkiak.

Paso 4:

Jarri salaketa

Joan Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetara, eskuragarri duzun informazio guztiarekin.

Resultados