Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Dohaintzak egiteko Bizum kodeari buruz jakin behar duzun guztia

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 3/4/24
Última actualización: 18/11/26

Konturatu gara Bizumek eta GKEek zein beste gizarte-erakunde batzuek helburu bera dugula: besteei bizitza erraztea. Eta zer modu hoberik indarrak batzeko Bizumekin dohaintza-zerbitzu erraz eta xume bat eskaintzea baino? Bada, horixe egin genuen.

Bizum bat bidaltzea oso erraza bada, dohaintza bat egitea are errazagoa da Bizum kodeari esker; 5 digituko kode horrekin zure dirua hainbat erakunde eta kausa onuragarritara helarazi ahal izango duzu. Artikulu honetan kontatuko dizugu guztia.

Zer da Bizum kodea eta nola erabiltzen da?

Dohaintzak egiteko Bizum kodea gizarte-kausa bakoitzari lotutako identifikatzaile bakarra da, dohaintza egiteko orduan lokalizazioa errazteko.

Dohaintza ematea partikularren artean bizum bat bidaltzea bezain erraza da:

    • 1. Ireki zure bankuaren aplikazioa eta bilatu Bizum zerbitzua.
    • 2. Hautatu “bidali dirua GKE bati” aukera.
    • 3. Sartu zerrenda osoan aurkituko duzun Bizum kodea.
    • 4. Aukeratu lagundu nahi duzun diru-kopurua.
    • 5. Zure dirua segundo gutxitan iritsiko da GKEra!

Mugarik Gabeko Medikuak, ACNUR, Gurutze Gorria, Save The Children edo, agian, zure auzoko parrokia dira jada Bizum duten milioika gizarte-kausetako batzuk.

Nola jakin GKE bati lotutako Bizum kodea

Esan dizugun bezala, GKE bakoitzak Bizum kode bakar bat du lotuta, dohaintza-prozesua askoz zuzenagoa, azkarragoa eta errazagoa izan dadin.

Gizarte-kausen zerrenda honetan, erakunde bakoitzaren Bizum kodea emango dizugu.

Gainera, GKEen helbide elektronikoa ere aurki dezakezu, zalantzak argitzeko edo dohaintza-ziurtagiria eskatzeko.

Nola jakin kausa onuragarri bati lotutako Bizum kodea

Egoera bereziek ekintza bereziak behar dituzte. Horregatik, GKE batzuek, Bizum kode orokorraz gain, Bizum kode espezifiko bat dute, zure diruak hainbeste axola zaizun kanpaina horretan laguntzen duela zehaztu ahal izan dezazun.

100 kausa baino gehiago daude zure laguntzatik bizum batera, eta horiek ezagutu ditzazun Bizum.Help sortu genuen, GKEentzako zabalkunde-kanal bat, lagundu nahi duten pertsonak eta laguntza behar duten kausak konektatzen laguntzen duena. Gure helburua: laguntzen laguntzea.

Zer da Bizum.Help? Atera etekinik handiena Bizum kodeari!

Bizumetik uste dugu laguntzen jarraitzeko modurik onena laguntza behar duten ehunka kausaren bozgorailu izango den plataforma bat sortzea dela. Horregatik sortu genuen Bizum.help, modu azkar, eroso eta seguruan dohaintza egiteko ehunka proiektu onuragarri ezagutu eta aurkitu ditzazun. Bizum.help webguneko bilatzailearen bidez, kausa bakoitzaren Bizum kodea aurki dezakezu honela:

    • 1. Lokalizazioa: eremu geografiko zehatz batean jarduten duten kausak aurkituko dituzu. Posta-kodea edo herria sartzea bezain erraza da. Egin klik gehien interesatzen zaizun horretan bere Bizum kodea ezagutzeko!
    • 2. Gaia: animaliak, nazioarteko lankidetza, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea… horiek dira kausak sailkatuta dauden gaietako batzuk. Gogoratu bakoitzak Bizum kode bat duela lotuta!
    • 3. Hileko kausa herrikoiak: dohaintza gehien jasotzen dituzten hiru proiektuak dira. Proiektuaren izena, dohaintza egiteko Bizum kodea eta zein sailkapenetakoa den ikusi ahal izango duzu.

Postean eransten joan garen esteken bidez ere kontsulta ditzakezu kanpaina bakoitzaren helburuak, eta egiaztatu zein datatan garatzen ari den (nahiz eta GKE batzuek etengabe aktibo dauden kanpaina errepikakorrak ere badituzten).

Bizumer, behar gehien dutenekin kolaboratzea inoiz baino errazagoa da. Anima zaitez eta lagundu!

Arreta Bizumer! Bizum kodea eta Bizum gakoa ez dira gauza bera

Bizumer, adi! Ez da nahastu behar Bizum kodea eta Bizum gakoa; azken horrek gure online erosketak berresteko balio zuen. Bizum gakoaren ordez ordainketa-eskaera erabiltzen da orain; erosketa bat egiten duzunean, jakinarazpen bat jasotzen duzu ordainketa eskatuz eta… voilà!, erosketa egina.