Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Bizum-en ordainketa: eskudiruari agur esan

Tiempo de lectura: 5 min
Publicación: 26/10/22
Última actualización: 18/11/26

“Barkatu, ez daramat soltekorik”.

Zenbat bider esan duzu esaldi hori urte hasieratik? Erantzuna “lugabea” bada, benetako Bizumerra zarelako da. Izan ere, pandemiaren albo-ondorio bat delako edo Bizum bidezko ordainketa oso erraza delako, eskudirua zaharkituta geratzen ari da.

Eta badakizu zer den onena? Bizum bidezko ordainketa gero eta zabalduago dagoela eta EDOZER ETA EDOZEIN TOKITAN modu erraz, azkar eta sinplean ordaintzeko aukera ematen duela.

Zer da eta nola funtzionatzen du Bizumek?

Oraindik Bizum zer den ez dakien horietakoa bazara, utziguzu azkar azaltzen: Bizum partikularren, saltokien eta GKEen arteko ordainketa-sistema bat da, 2016an Espainiako bankuen eskutik sortua. “Gero ordainduko dizut” horren erruz pilatutako zorrak banku-aplikazio bati esker unean bertan kitatzea ahalbidetu zuen produktu bat.

Nola egiten da Bizum bidezko ordainketa online dendetan?

Dagoeneko 40.000 saltoki baino gehiagok gaitasuna eman diote Bizum bidezko ordainketari. Eta normala da, nork ez luke Bizum aukeratuko ordainketa-metodo gisa? Aurkituko duzun metodorik azkarrena, errazena eta seguruena bada…

Baina, zure online denda gogokoenean Bizum bidezko ordainketa nola egiten den jakiteko zalantzarik baduzu, hartu oharra:

    • – Lehenik eta behin, erosi nahi dituzun produktu guztiekin saskia bete behar duzu. Hori egindakoan, “Eskaera bideratu” edo antzeko botoira joateko unea da.
    • – Une horretan, hainbat ordainketa-aukera agertuko zaizkizu. Hautatu “Bizum bidezko ordainketa” aukera.
    • – Orain, buruz dakizun zerbait bete besterik ez duzu: zure telefono-zenbakia. Hori bakarrik!
    • – Segurtasun-arrazoiengatik, egin duzun erosketa balioztatu behar duzu zure banku-aplikaziotik.
    • – Eta kitto, orain erosketa iritsi arte itxaron besterik ez duzu, hartaz gozatu ahal izateko.

* Zure bankuak Bizum bidezko ordainketaren berrespena Bizum gakoaren bidez eskatzen badu, aurretik zure banku-aplikazioan konfiguratu duzun kode hori sartu besterik ez duzu.

Bizum bidezko ordainketa denda fisikoetan

Badakigu online dendetan Bizum bidezko ordainketa motz geratzen ari zaizuela eta toki guztietan Bizumekin ordaindu nahi duzuela. Eta gure Bizumerrak poztea gustatzen zaigunez… badugu dagoeneko Bizum bidezko ordainketa denda fisikoetan!

Oraintxe bertan aktibo dauden bi moduak azalduko dizkizugu:

  • 1. Bizum bidezko ordainketa Loterías y Apuestas del Estadorekin: aurrez aurreko lehen ordainketa-metodoa SELAErekin iritsi zen; horri esker, sariak aurrez aurre, azkar eta modu errazean kobratu eta ordaindu ditzakezue, eta honela funtzionatzen du:
    • Sartu zure banku-aplikazioko Bizum Loterien atalean edo zuzenean Bizum aplikazioan.
    • Sartu ordaintzeko edo kobratzeko aukeran eta sortu Bizum bidezko ordainketa-QR kode bat
    • Erakutsi kutxazainari, ordainketa eskaneatu dezan edo saria eman diezazun. Eta kitto!
  • 2. Bizum bidezko ordainketa QR edo esteka bidez: denda fisiko batean erosi behar baduzu eta aurrez aurreko Bizum bidezko ordainketa aktibatuta badu, urrats hauek jarraitu besterik ez duzu erosketa Bizumekin ordaintzeko:
    • 1. Eskaneatu QR kodea edo sartu adierazten dizun ordainketa-estekan.
    • 2. Osatu formularioa zure mugikorra sartuz, online denda batean ordaintzen duzunean bezala… eta kitto!
    • 3. Erakutsi kutxazainari, ordainketa eskaneatu eta kobratu diezazun. Eta kitto!

Bizum bidezko ordainketak dituen abantailak

Abantailak begi-bistakoak diren arren, zerrenda txiki bat utziko dizugu, badaezpada zorrak kitatzeko edo kobratzeko zein erosketak egiteko Bizum bidezko ordainketa zergatik aukeratu behar duzun zalantzarik baduzu:

  • – Bizum bidezko ordainketaren abantaila nagusia denok dakiguna da… Zure lagunak ez du inolako aitzakiarik izango ostiraleko afaria ez ordaintzeko. Ahaztu “X” diru zor dizula gogorarazteko estutasun hori, eta kezkatu zaitez beti, beti, mugikorra kargatuta eraman dezan.
  • – Bizum bidezko ordainketaren eta plataforma hau erabiltzearen beste onura bat da zure mugimenduen berri izan dezakezula, sarrerak eta gastuak eguneratuz zure aplikazioari begiratu bat emanda soilik.
    • – Gainera, Bizum doako zerbitzua da, ez du komisiorik kobratzen.
    • – Zerbitzu oso segurua da. Balioztatzeko faktore bikoitza du eta PSD2 Europako zuzentaraua betetzen du, eCommerce-ko ordainketen segurtasun-araudia, alegia.
  • – Berehalakoa da; argiaren abiadura bezain azkarra. Ahaztu dirua jasotzeko egunak itxaroteaz; Bizum bidezko ordainketa unean bertan gertatzen da.
  • – Gainera, Bizum bidez itzulketa bat egiten baduzu, berehalakoa da. Zure dirua segundu gutxiren buruan egongo da eskuragarri kontuan.

Hainbeste onura izanda, zeren zain zaude bizumerra izateko?