Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Norbanakoen artean Bizum bat nola egin

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 16/6/22
Última actualización: 20/11/26

Ostiral gaua. Lagunarteko afaria. Betikoak. Ordaintzeko ordua da. “Ordaindu zuk eta Bizum bat egingo dizut” entzuten duzu.

Oraindik une horri “Barkatu, ez dakit Bizum bat nola egiten den” erantzuten diotenetakoa bazara. Edo, okerrago dena: “ez dut Bizumik”.

Irtenbidea dakarkizugu, besteen ulertezintasun-begirada horiek jasotzeari utz diezaiozun. Beraz, hartu oharrak Bizum bat nola egin jakiteko xehetasun guztiak biltzen dituen gida honetatik.

Baina Bizum bat nola egiten den azaldu aurretik, has gaitezen oinarrizko gauzetatik:

Zer da Bizum?

Bizum norbanakoen artean dirua berehala eta doan bidaltzeko eta jasotzeko sortu zen Espainiako banku-zerbitzu bat da. Dirua transferitzeko modu arin horrek hainbesteko arrakasta izan du, ezen bere funtzionaltasuna beste arlo batzuetara ere zabaldu baita: dohaintzak egitea, online dendetan ordaintzea, Loteria eta Apustuen Administrazioetan ordaintzea eta kobratzea…

Nola egiten da Bizum bat?

Badakizu zer den Bizum. Orain, Bizum bat nola egin ikasteko urrats guztiak ezagutzea dagokizu:

  1. – Lehenik eta behin, Bizumi atxikitako banku bateko bezeroa izan behar duzu. CaixaBank, Santander, BBVA, Sabadell, UnicajaBanco, Kutxabank, Caja Rural… Hemen duzu Bizum zerbitzua eskaintzen duten banku-erakunde guztien zerrenda.
  2. – Zure bankuak Bizum badu, orain deskargatu bere aplikazioa eta Bizumen alta eman behar duzu. Horretarako, aplikazioko Bizum aukeran sartu besterik ez duzu, eta zure mugikorrean kode baten bidez balioztatuko dituzun alta-urrats errazak jarraitu.
  3. – Behin alta emanda, bidal dezakezu zure lehen Bizuma! Horretarako, itzuli zure aplikazioko Bizum atalera eta hautatu “Bidali Bizum” aukera.
  4. – Sartu hartzailea edo bilatu zure agendan, adierazi zenbatekoa eta kontzeptua, balioztatu eragiketa segurtasun bikoitzeko faktorearekin eta kitto! Aukeratutako pertsonak 5 segundo baino gutxiagoan jasoko du dirua bere kontuan.

Badakigu… Inoiz ez da hain erraza izan zor duzun dirua ordaintzea edo zor dizutena jasotzea! Eta orain Bizum bat nola egiten den badakizunez, ireki zure kontaktuen agenda mugikorretik eta ordaindu afari edo opari bakoitzeko zure zatia.

Bizum izatearen abantailak

Badakigunez hemendik aurrera ez diozula Bizum erabiltzeari utziko, erabiltzearen abantaila guztiak ezagutzea nahi dugu:

  • – Bizum erabiltzean, Europar Batasunak eta Espainiako legediak araututako estandarren araberako segurtasun-bermerik handiena duzu. Bankua da, azken finean, eragiketa egiten duena.
  • – Bizum guztiz doakoa da erabiltzaileentzat, ez dago inolako interesik edo komisiorik.
  • – 0,50 €-tik aurrera egin dezakezu Bizum. Beraz, edozer gauzaren zorra ordain dezakezu.
  • – Hori bai, Bizum baten gehieneko zenbatekoa 1.000 €-koa da eragiketa bakoitzeko. Baina egun berean behar adina bidal ditzakezu. Hala ere, zure erakundearekin Bizum baten gehieneko zenbatekoak zein diren egiaztatzea gomendatzen dizugu.
  • – Dagoeneko ez dago aitzakiarik zure lagunak zor dizuna ordain diezazun, eta unean bertan… Mugikorra badaramazu, dirua daramazulako.

Eta Bizum bidaltzen trebetasuna duzunerako, mailaz igotzea gomendatzen dizugu:

  • – Ezikusiarena egiten duen zordunen bat baduzu… Bizum bidez eska diezaiokezu! “Eskatu” aukera hautatu besterik ez duzu eta eskaera berehala iritsiko zaio.
  • – Zenbateko bereko hainbat Bizum ordaindu behar diren kasuetarako, Bizum transferentzia anitzak dituzu eskura.

Badituzu Bizum bat nola egiten den, Bizum eskaera bat nola egiten den eta bidalketa anitzak nola egiten diren jakiteko gako guztiak. Esan agur aurpegi arraroei eta ongi etorri zure gailu mugikorretik modu erraz, azkar eta seguruan ordaintzeko modurik onenera!