Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Bizum-en albisteak gure sare sozialetan

Tiempo de lectura: 6 min
Publicación: 19/4/21
Última actualización: 18/11/26

Bizumerra zara. Hori horrela da eta ezin duzu ekidin. Eta bizumer on gisa, Bizum-en albisteen berri izan nahi duzu. Horregatik, gaur sare sozialetatik buelta bat emango dugu; bertan gaude eta balio handia ematen duten komunitateak sortu dira. Horiekin lotuko zaitugu, gure arrastoari jarrai diezaiozun eta Bizum-en egosten den guztiaren berri izan dezazun. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna, dibertigarriena, gehien ematen dizuna… edo denak batera. TikTok, Instagram edo Twitter, eta baita orain irakurtzen ari zaren blog hau edo buletina ere. Zuk aukeratu eguneratuta egoteko modua! Gogoratu erabiltzaile hau: @bizum_es eta jarraitu guri!

Bizumer, zu zara protagonista Bizum-en TikTok-ean

Munduko tiktokerrak! Ohar hau zuentzat da: Bizum hemen da eta kanal bat estreinatu du sare sozial dibertigarri honetan, zuei, bizumerrroi, protagonismoa emateko. Sartu Bizum-en profilean TikTok-en eta egin barre pixka bat erabiltzaileen burutazio dibertigarriekin.

Sormena eta umorea dira TikTok askoren sare sozial gogokoena bihurtu duten bi ezaugarri, baita bideo laburrak editatzeko orduan eskaintzen duen aldakortasuna ere, prrebioko ezagutzarik izan gabe.

Bizumerrek eta tiktokerrek mugikor bidezko ordainketa-konponbidearen berrikuntzak kontatzen dituzte, sare sozial honen berezko alaitasun eta asmamen ukitu horrekin. Barre-algarak ziurtatuta daude!

Bihurtu Bizum-en TikTok-eko hurrengo bideoetako protagonista #SoyBizumer hashtaga erabiliz. Momentuz, berotu motorrak eta eman begiratu bat Bizum-en TikTok-en ikus ditzakezun bideo batzuek darion asmamenari.

Bizum-en TikTok kontuan bideo oso dibertigarriak aurkituko dituzu, non bizumerrak diren protagonistak

Presta zaitez erabiltzaileen graziekin barre egiteko euren videoselfieetan. Filtroak, efektuak eta musika-fondoak bizumerren zerbitzura jartzen dira, su koipetsuarekin, Bizumek zure egunerokoan laguntzen dizun guztia eta bere berrikuntzak errepasatzeko. Formatu oso freskoa da, gazteenen artean arrakasta handia izaten ari den estilo berezi batekin. TikTok-en jarraitzen diguzu?

Bizum Instagramen: inspiratu, lagundu, abestu, ordaindu, irabazi, barre egin…

Instagramen inguruan komunitate oso polita sortu da, 74.000 jarraitzaile baino gehiagorekin. Zurea argazki, Story eta Reelen artean galtzea bada, hemendik aurrera Bizum-en Instagram kontua jarraitzea gomendatzen dizugu. Baina, zer ekarriko dizu berria? Bada, begira, begira:

– Komunitatea fidelizatzeko zozketa oso politak; horietan sari bikainak irabaz ditzakezu, hala nola teknologian azkena, mugikorrak, bideojokoak, telebistak… Nik zu banintz ez nuke galduko, gero gerokoak.

– Bizum zure ordainketetan erabiltzeko ideiak, adibidez, Bizumekin ordain dezakezun online dendetan erosketak egiteko iradokizunak. Azken proposamenetako bat Decathlon-ekin mendi-ibilbide baterako behar duzun guztia eskuratzea da.

– Bizumerren esaldi epikoak, adibidez, @paulagonu-rena: “Ezin duzu mundu guztia zoriontsu egin, ez zara Bizum”, guztiz konkistatu gaituena.

– GKEei dohaintza ematera animatzeko proposamenak. Ezagutu gai-eremuak eta ikusi nola lagun dezakezun euren lanean Bizumekin.

– Inspirazioa eta giro ona #cancionesqueinspiran traolaren bidez; animoa igotzen dute ozen abestuz gero, Efecto Pasilloren hau bezala, ezaguna egiten zaizu?

Ondo sentitzen naizenean
zartagina ez da itsasten

tortilla borobila ateratzen zait, perfektua.
Hotza zu gehiago besarkatzeko aitzakia da.

Etxea zikin badago,
ostatu batera joango gara

– Berri onak, adibidez, jada 15 milioi erabiltzaile garela!

– Ezagutu #HilekoMerkataritza eta ordaindu Bizumekin. Probatzen duzunean bizitza erraztuko dizun online denda bat ezagutzeko modua.

– Eta ez ahaztu bere hashtag ezagunenak jarraitzea: #SoyBizumer, #PalabraDeBizumer eta #CompraConBizum ezagunenetako hiru besterik ez dira.

Zozketak, berrikuntzak, inspirazioa, abestiak eta giro on dosi handi bat, hori guztia eta askoz gehiago Bizum-en Instagramen

Bizum Twitterren: albisteak, informazioa eta zerbitzuak egunean

Eta txori bat bezala hegan goaz Bizum-en zerbitzuen berrikuntza guztien berri emateko Twitterreko kontuaren bidez. Bertan zain dituzu:

– Bizum-i buruzko informazio-baliabideetarako estekak.
– Banku digitalari buruzko intereseko albisteak.
– Aplikazioaren funtzionaltasun berriak.
– Hedabideek Bizum-i buruz diotenaren errepasoa.
– Online denden eta beste kolaboratzaile batzuen aurkezpena.
– Bizum taldearen parte-hartzea segurtasunari eta banku digitalari buruzko ekitaldietan.

Laburbilduz, konpainiaren informazio praktiko eta erabilgarri guztia. Konektatu Bizum-en Twitter kontura eta bizumer aditu bihurtuko zara.

Bizum-en berrikuntzak buletin moduan

Baita ere! Bizum-en mezu bat jasotzea ere gustatzen zaigu bere berrikuntzekin. Sare sozialetarako denbora gutxiago baduzu, Bizum-en buletinean izena ematea aukera bikaina da egunean egoteko, eta gainera:

– Bizum-i eta banku digitalari buruz interesgarriak izan daitezkeen albiste guztietara sarbidea izango duzu

– Bizum-en funtzionaltasun berrien berri zuzenean izango duzu.

– Bizumer on batek behar duen informazio garrantzitsu guztia ezagutuko duzu.

Bizum-en buletinak eta blogak mugikor bidezko ordainketa-konponbideari buruzko berrikuntzak, funtzionaltasunak eta interesatzen zaizun guztia ezagutzeko aukera ematen dizute

Sartu zure e-posta, markatu laukia posta elektronikoz komunikazioak jasotzea onartzeko eta sakatu “Harpidetu”. Kitto! Dena prest Bizum-en azken berriekin buletin elektronikoa jasotzeko.

Eta post hau irakurtzen ari zarenez, badakizu zein ondo informatuta zaitugun blogarekin. Beraz, ez galdu gure postak ordainketa seguruetan, Bizum-en aukera berrietan eta Bizumer Komunitateari buruzko azken berrietan eguneratuta egoteko.

Orain badakizu zein diren Bizumekin egunean egoteko kanal guztiak. Gure komunitatearen parte zara. Beraz, konektatu Bizum-en sare sozialetara eta gozatu gure edukiaz. Ordainketak errazteaz gain, barre eginaraztea, gozatzea, partekatzea, abestea ere gustatzen zaigu… Hori guztia ere Bizum da!