Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Dirua bidali

Lagunen arteko ordainketa Bizum-ekin

Tiempo de lectura: 4 min
Publicación: 1/11/20
Última actualización: 18/11/26

Ziur egoera hau ezaguna egiten zaizula: lagunen arteko afari bat jatetxe batean, kontua eskatzen duzue eta entzuten da: “ai, ahaztu zait kutxazainetik pasatzea!”. Edo beste hau: lagunen bilera bat etxe batean eta afaltzeko zerbait eskatzeko unea iristen da. Denok ezagutzen dugu norbait, inoiz ez duena txanponik eramaten zorroan eta, aitzakia horrekin, bere zatia jartzetik libratzen dena. Albiste onak: Bizum-ekin lagunen arteko ordainketa sortu da kontuak lehenengoan koadratzeko.

“Bizum bat egiten dizut” esaldi errepikakorra da dagoeneko lagunen arteko ordainketak egin behar direnean: afariak, urtebetetzeak, bidaia-erreserbak, edukien plataformetako harpidetzak… Bizum-ekin berehalako transferentziek bizitza errazten dizute. Hartzailearen telefono-zenbakia besterik ez duzu behar, eta dirua berehala iristen da, komisiorik gabe. Dirua bidali eta jasotzeko modurik azkarrena eta errazena da, lagunen arteko ordainketak egiteko, eta dagoeneko 11 milioi erabiltzaile ditu. Gaurko gure postean, Bizum-ekin lagunen arteko ordainketak nola funtzionatzen duen eta zeintzuk diren bere funtzio nagusiak erakutsi nahi dizkizugu. Hasiko gara?

Bizum-ekin lagunen arteko ordainketetan erabilgarrienak diren funtzionalitateak

Ordainketa bat egin behar baduzu zein transferentzia baten hartzailea bazara, Bizum-en funtzionamendua oso erraza da. Zure bankuaren app-era sartu, zenbatekoa, hartzailea eta kontzeptua adierazi, eta transakzioa onartu besterik ez duzu egin behar. Norbaitek ordainketa egitea zain bazaude, eskatzeko aukera hauta dezakezu, eta horrela, ez duzu gogorarazi beharrik izango.

Oinarrizko funtzionamendu horretaz gain, Bizum-ek beste izapide mota batzuk ere egiteko aukera ematen du:

1. Bidalketa eta eskaera anitzak

Bizum-ekin lagunen arteko ordainketetan hartzaile bat baino gehiago dagoenean, bidalketa eta eskaera anitzaren aukera hauta dezakezu. Horrela, eragiketa bakar batekin, kontu guztiak berehala kitatu egingo dira. Batek ordaintzen du, eta gainerakoek berehalako transferentzia egiten dute, konplikaziorik gabe, mugikorra bakarrik erabiliz.

Oporretara zoazte eta norbaitek taldearentzat apartamentua erreserbatu du? Ez dago arazorik. Bizum-en menutik, hainbat eskaera desberdin egin ditzakezu eragiketa bakar baten barruan. Eta, era berean, zure telefonoaren agendatik hartzaile desberdinak hauta ditzakezu, guztiei zenbateko bera transferitzeko. Hori bai, gogoratu zure lagun-taldeko kide guztiek Bizum-en erabiltzaile izan behar dutela.

Bizum-ekin ordainketa eta eskaera anitzak egin ditzakezu

2. Irudia eta kontzeptua Bizum-ekin lagunen arteko ordainketetan

Zure gastuen kudeaketan laguntzeko, Bizum bidez ordainketa bat egitean kontzeptu bat gehi dezakezu, eta hartzaileak ere ikusi ahal izango du. Gainera, kontzeptuan irudi bat eransteko aukera duzu, kontuak askoz argiago gera daitezen eta nahasteak saihesteko.

Adibidez, bidal dezakezu jatetxeko kontuaren kopia (pizza hori eskatu berri duzun jatetxekoa), hegaldien erreserbaren pantaila-argazki bat edo taldean erosi duzuen oparia jasoko duenaren argazki bat… zuk erabakitzen duzu! Ez ahaztu lagunen arteko ordainketaren hartzaileak ere erantsitako irudia jasoko duela.

Bizum-ekin lagunen arteko ordainketak ezin hobeak dira taldeko oparietarako

Segurtasun-aholkuak Bizum erabiltzeko lagunen arteko ordainketen testuinguruan

Jakina, erabiltzaileen arteko transakzioen segurtasuna bermatzea da guretzat garrantzitsuena. Izan ere, Bizum herrialdeko banku-erakunde nagusiek babestutako zerbitzua da; beraz, haren erabilera erabat araututa dago eta banku-kanalen segurtasun-berme berberak ditu. Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea Bizumer gisa urrats bat harago joan zaitezkeela, eta aplikazioarekin egiten dituzun ordainketetan dena ondo doala ziurtatu.

Jarraian, aholku batzuk proposatzen dizkizugu Bizum-ekin duzun esperientzia %100 segurua izan dadin:

1. Egiaztatu zure ordainketen hartzaileak

Ordainketa egin aurretik, egiaztatu zure ordainketaren hartzailea fidagarria dela. Hori bereziki garrantzitsua da internet bidez beste pertsona batzuei erosten dizkiezun produktuen ordainketak egiten dituzunean. Zerbitzu honek lagunen arteko ordainketaren modu berean funtzionatzen du, salbuespen batekin: oso litekeena da hartzailea pertsonalki ez ezagutzea. Snow-taula hori ia berria dirudiela eta Bizum azkar bat egin nahi duzula ahalik eta lasterren bidal diezazuten… gelditu! Ekin aurretik, gogoratu saltzailearen iritziak ondo begiratzea eta, zalantzarik izanez gero, ez egin ordainketa jabea eta taula benetakoak direla ziur egon arte.

2. Babestu zure gailua

Bizum erabiltzen duzu eta Android edo iOS bertsio zaharkitua duzu? Smartphone-ak arinago funtzionatzeaz gain, zure telefono mugikorra eguneratuta edukitzea zure datuen segurtasuna bermatzeko modu bat da.

Eguneratzeek hobekuntzak dakartzate, zure gailua babestuta mantentzen lagunduko dizutenak. Gainera, konfiguratu eskuragarri dauden gako eta pasahitz guztiak, inork ezin izan dezan zure informaziora sartu galera edo lapurreta kasuan.

3. Itxi saioa zerbitzua erabili ondoren

Zure bankuaren aplikazioa erabili ondoren, ziurtatu saioa ixten duzula. Horrela, berriro sartzeko, zure gakoak berriz sartu beharko dituzu. Normalean, banku-appak automatikoki ixten dira, baina ez dago gaizki egiaztatzea lagunen arteko ordainketa erabiltzen duzun bakoitzean.

4. Jakinarazi edozein susmo edo gorabehera

Edozein unetan anomalia edo praktika susmagarriren bat antzematen baduzu, ez izan zalantzarik gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin edo zure banku-erakundekoarekin harremanetan jartzeko. Horrela, jarraipena egin ahal izango dugu zerbitzuaren jardunbide egokiak bermatzeko eta anomaliarik gertatu den baztertzeko.

Bizum-en finantza-erakunde nagusiekin eskuz esku lan egiten dugu gure zerbitzuaren segurtasuna bermatzeko. Hala ere, segurtasun-estrategiarik onena edozein banku-aplikazio erabiltzean diskrezioa eta erantzukizuna izatea da.