- Artículo
- Partikularrak
- Dirua bidali
Wallapop Bizum-ekin ordaindu nahi al duzu? Xehetasun guztiak ematen dizkizugu
Bigarren eskuko erosketak, gure planetaren jasangarritasunerako laguntza handia izateaz gain, egunerokotasuna da. Eta Wallapop, Milanuncios edo Vinted bezalako plataformei esker, bigarren eskuko merkaturik gabe gure eskura egongo ez liratekeen produktu paregabeak eskura ditzakegu. Horregatik, Wallapop Bizum-ekin modu seguruan nola ordaindu jakin nahi baduzu, jarraitu beharreko gomendio batzuk ekartzen dizkizugu, erosle zein saltzaile izan.
Produktu bat erosi nahi duzu. Nola ordaindu dezakezu Wallapop Bizum-ekin?
Bazirudien ez zenuela aurkituko behar-behar duzun artikulua, baina hor dago, zure aurrean, pantailan. Izugarri gustatzen zaizu! Prezioa ere ondo datorkizu; beraz, erosteko garaia da.
Baina, adi, Bizumer! Wallapop Bizum-ekin ordaintzea oso segurua bada ere, gogoratu Bizum-etik ezin dugula saltzailearen fede ona bermatu. Horregatik, hona hemen Wallapop Bizum-ekin ordaintzerakoan jarraitu beharreko 4 aholku:
- Prezioa da gakoa. Plataforma hauek produktuei bigarren bizitza emateko sortu ziren, ekonomia zirkularra sustatuz. Baina kontuz produktu susmagarriki merkeekin! Arrastoa eman diezazukete susmatzen hasteko, agian, tranpa bat dela.
- Profilaren iritziak. Erosketa egin aurretik, irakurri beste pertsona batzuek utzitako iruzkinak.
- Aurrez aurre, beti hobe. Egia da Bizum-i esker urrunetik ordaindu dezakezula. Baina kasu hauetan, gomendagarriena aurrez aurre geratzea da produktua egiaztatu ahal izateko eta, orduan, Wallapop Bizum-ekin ordaintzeko.
- Egiaztatu ondo zenbatekoa eta telefonoa ordainketan. Bizum bat egin ondoren, ezin izango da bertan behera utzi; beraz, gomendatzen dizugu egiaztatzea bai zenbatekoa, bai telefono-zenbakia eta saltzen duen pertsonaren aliasa (izena eta abizenen inizialak) zuzenak direla.
Saltzailea bazara, nola ordaindu behar dizute Wallapop Bizum-ekin?
Azkenean iritsi da zure unea! Etxean lekua askatu eta euro batzuk irabazteko aukera ematen dizun produktu hori saltzea adostu duzu, baina bezero berriak Wallapop Bizum-ekin ordaintzea esaten dizu.
Wallapop Bizum-ekin ordaintzea segurua eta erosoa da. Baina, esaten genizun bezala, Bizum-etik ezin dugu pertsonen fede ona bermatu. Horregatik, ezezagunekin transakzioak egitean garrantzitsua da zentzumen guztiak martxan jartzea eta honelako kontuak aintzat hartzea:
- Sakondu erosten duen pertsonaren profilean. Bere ospeak oso paper garrantzitsua jokatzen du; izan ere, bere profilean ikusiko dituzu zenbat denbora daraman eta lehenago harremana izan duen pertsonen iritziak.
- Kontuz presarekin. Xehetasun garrantzitsu bat da, batzuetan, salmenta ixteko presaka dabiltzan edo gehiegi tematzen diren pertsonek ez dutela konfiantza handirik ematen. Beraz, kontuz!
- Atzerritik egindako erosketak. Wallapop Bizum-ekin ordaintzeko eskatzen badizute baina produktua atzerrira bidaltzeko… nahiko susmagarria dirudi, ezta? Bizum-ekin atzerritik ere ordain diezazukete, baina hobe kudeaketa mota hauek ahaztea, behintzat, momentuz.
- Kobratzeak, Bizum-ekin, askoz errazago. Gomendatzen dizugu aurrez aurre geratzea transakzioa egiteko: zuk produktua emango duzu eta beste pertsonak Bizum-a egingo dizu une horretan bertan, eta berehala jasoko duzu.
Gainera, eragiketa egitea oso erraza da: zure telefono-zenbakia ematearekin bakarrik, erosleak Wallapop Bizum-ekin ordaindu ahal izango du 5 segundo baino gutxiagoan.
Nola funtzionatzen dute Wallapop Bizum-ekin ordaintzeko eskaerek
Ziurrenik entzun duzu Bizum eskaerei buruz. Bizum-en aukera bat da, ordainketa eskatzeko aukera ematen dizuna. Wallapop Bizum-ekin ordaintzeko kasuan oso erabilgarria da, zuzenean erosleari adostutako zenbatekoarekin ordainketa eska diezaiokezulako, eta oso modu errazean funtzionatzen du:
- Hautatu “Bizum eskatu” zure banku-aplikazioko Bizum eremutik.
- Bete zenbatekoaren datuak eta haren telefono-zenbakia, eta berretsi eskaera.
- Une horretan, banku-jakinarazpen bat iritsiko zaio eskatutako pertsonari, ordainketa berrets dezan.
- Ordainketa berretsi ondoren, transakzioa eginda geratzen da eta dirua berehala agertzen da zure kontuan.
Orain badakizu Wallapop Bizum-ekin erosi eta ordaintzea erraza eta segurua dela; ez izan zalantzarik bigarren eskuko merkatuaren alde egiteko!
Berritasun gehiago,
honek ez baitu etenik
-
Bizum nazioartekoa: jakin behar duzun guztia
Badakigu Bizum oso proiektu maitatua dela, gure herri barruan zein kanpoan. Eta hau, Bizumer maitea, etortzen ikusi genuen. Horregatik, bere sorreratik, Bizum-en nazioarteko ikuspegia kontuan hartuta lan egin dugu. Bizum International-i buruz jakin dezazun guztia jakin dezazun, artikulu hau prestatu dugu, non nazioarteko eredu baten erreferentzia gisa balio duen Espainiako banku-proiektu honi buruz hitz egiten […]
Ikusi gehiago -
Nork asmatu zuen Bizum? Istorioa kontatzen dizugu
Querido Bizumer, lo sentimos, pero no podemos atribuir el mérito del mejor invento del siglo a una sola persona. Y es que Bizum no es idea de nadie, es de todos, es el resultado de la colaboración de todo un sector. Ya en 2015, 20 entidades bancarias, españolas junto a sus 3 asociaciones (AEB, CECA […]
Ikusi gehiago -
Zenbat denbora behar da bizum bat iristeko? Hain azkar ez duzu etortzen ikusten ere!
Segur aski, behin baino gehiagotan galdetu duzu zenbat denbora behar duen bizum bat iristeko. Presta zaitez harrituta egoteko, erantzuna hauxe baita: 5 segundo baino gutxiago! Bai, ondo irakurri duzu. 5 segundo baino gutxiago. Bizum bat bidaltzea hain da azkarra, dirua kontu batetik bestera […]
Ikusi gehiago