- Artículo
- Partikularrak
- Ordaindu Bizumekin
Zeintzuk dira telefono mugikorrarekin ordaintzeko moduak?
Ia egun osoan zehar gure telefonoei itsatsita bizi gara, denetarako aukera asko eta asko eskaintzen baitituzte (bizitza profesionala, pertsonala, aisialdia…). Baina, batez ere, gure mugikorrak erraz ordaintzeko aukera ematen digu. Eta, gaur egun aukera asko daudenez, telefono mugikorrarekin ordaintzeko zeintzuk dauden eta horietako bakoitzak zer abantaila dituen azaldu nahi dizugu.
Diru kontuez ari garenean, bizumer, hoberena beti ordainketa-sistema ofizialetara jotzea da. Zure erakundeak eskaintzen dituen segurtasun-neurri guztiez baliatzeko modu bakarra baita. Horregatik, mugikorrarekin segurtasunez ordaintzeko moduak azaldu nahi dizkizugu:
- Banku-transferentziak. Mugikorrean zure bankuaren aplikazioa instalatuta baduzu, mota honetako eragiketak arazorik gabe egin ahal izango dituzu. Tradizionalenak dira eta zenbateko handietarako erabili ohi dira, ez hainbeste erosketa azkarretarako, gauzatzeko zenbait egun behar izan ditzaketelako eta saltoki guztiek ez baitituzte onartzen.
- Banku-txartelak. Kreditu- edo zordunketa-txartela izan, txartel horiek zure mugikorrera lotu eta erosketak modu errazean ordain ditzakezu.
- Kartera digitalak. Aukera honek zure bankuko app-tik aldez aurretik zure “kartera” kargatuz funtzionatzen du, ondoren mugikorretik ordainketa egiteko.
- Bizum bidezko ordainketa. Zure sistema gogokoena ezin zen falta mugikorrarekin ordaintzeko moduen zerrendan; izan ere, ondo dakizunez, Bizumi esker mota askotako ordainketak egin ditzakezu mugikorra soilik erabiliz, besterik behar izan gabe.
Seguru asko mugikorrarekin ordaintzeko beste modu batzuei buruz irakurri duzu, baina, banku-zerbitzu gisa, Bizumetik beti gomendatuko dizkizugu gure bankuen babesa duten aukerak.
Hori esanda, dauden guztien artean erabaki behar bada… oso argi dugu! Agian apaltasun gutxi edo beharbada egozentrismoa izango da, baina… bistan denez, Bizum da aukerarik onena. Eta bestela, hementxe duzu arrazoia.
- Zure lagunei mugikorrarekin ordaintzeko modu onenetako bat da. Bidaia batean edo afari batean zaudete eta kontua banatzen ari zarete? Ordaintzea tokatzen zaizunean, eiezu Bizum bat horrek dakarren azkartasun eta lasaitasun guztiarekin.
- Zure erosketak mugikorrarekin ordaintzeko modurik onenetako bat da. Produktu bat online erosi eta unean bertan ordaindu eta ahaztu nahi duzu? Bizum bat ‘kito’ eta konponduta!
- Familian mugikorrarekin ordaintzeko modurik onenetako bat da. Zure osabaren urtebetetzea da eta guztien artean opari bat erosi diozue (edo zure izebari, hobeto erortzen bazaizu 😊). Kitatu zure zorrak une batean; gogoratu gutaz!
- Zure dohaintzak mugikorrarekin ordaintzeko modurik onenetako bat da. Zure alderdirik solidarioena erakustea oso erraza da Bizumekin. Zenbatekoa eta dohaintza-kodea sartu, eta listo!
- Zure loteria mugikorrarekin ordaintzeko eta kobratzeko modurik onenetako bat da! Aiii, nori tokatuko ote… Estatuko Loteria eta Apustuen Administrazio guztietan zure apustuak ordaindu eta sariak kobratu ahal izango dituzu Bizumekin, QR kodearen bidez. Zure konfiantzako loteria-administrazioan asko gustatuko zaie!
Orain badakizu zeintzuk diren Bizum erabiltzeak dituen abantaila guz-guztiak, mugikorrarekin ordaintzeko dauden modu guztien artean. Eta ez bakarrik zein erosoa den, Bizum erabiltzea segurtasunaren sinonimoa ere badelako; Bizumer hitza!