- Artículo
- Enpresak
- Jaso eta kobratu
Enpresek Bizum duten pertsonei ordainketa? Nola eta noiz
Izan al duzu inoiz zorterik karrakatu eta irabazi batekin? Sustapen baten QR bat duzu? Zure kupoiak saririk jaso al du? Hemendik aurrera, enpresek Bizum bidez ordaindu ahal izango dizkizute horrelako sariak
Ez, ez da mundua hankaz gora jarri, hala eman dezakeen arren. Bada lehendik ere badakizu nola funtzionatzen duen Bizum-ek, bai eta pertsonen artean eta saltokietan ordainketak modu eroso, azkar eta seguruan egiteko dituen aukerak ere. Baina, batzuetan, enpresak dira, hainbat arrazoirengatik, bezeroei ordainketak egin behar dizkietenak, eta ez alderantziz. Eta premia horretatik sortzen da enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzea. Jarraitu irakurtzen, nola funtzionatzen duen kontatuko dizugu eta.
Nola funtzionatzen du enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzeak?
Imajinatu egoera: betiko tabernan zaude lagunekin, zerbait eskatu duzue eta, hain zuzen ere, egun horretan marka bat sustapen bat egiten ari da. Beraz, kontsumizio bakoitzarekin, QRdun kupoi bat ematen dizute, gonbidapen bat edo eskudirutan sari bat irabazteko aukera ematen dizuna.
Bada, hemen sartzen da jokoan enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzea. Eta oso erraza da: zure mugikorra besterik ez duzu behar eta, ezer instalatu beharrik gabe, QRak bideratzen zaituen webgunera sartzen zara zure kupoiak saririk duen ikusteko.
Nola? Bizum-i lotutako zure telefono-zenbakia sartu, eta, zorterik izan baduzu, segundo gutxitan jasoko duzu sariaren Bizum-a!
Enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzearen abantailak enpresentzat eta saltokientzat
Gainera, enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzeak saltokientzat eta konpainientzat ere baditu abantailak. Saltokien bidez egiten diren sustapenen kasuan, enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzeak erraztu egiten du eskudirutan emandako sariak zuzenean enpresatik bezerora trukatzea, saltokiek dirua aurreratu beharrik izan gabe. Eta hori guztia Bizum-en bereizgarri diren segurtasun, erosotasun eta azkartasunarekin.
Sustapenak egiten dituen konpainiarentzat prozesua erraztu egiten da, erabiltzailearen telefonoa jakitea besterik ez baita behar, eskudirua kudeatzea edo IBANa jakin behar izatea saihestuz. Gainera, emandako sariak unean bertan jakin ditzake eta bere kontsumitzaileekin elkarrekintzan aritu.
Enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzearen arrakasta-kasua
Enpresetatik pertsonei ordaintzearen adibide argi bat Estatuko Loteria eta Apustuen kasua da. Duela urte batzuetatik hona, zure sariak erraz kobratu daitezke Bizum bidez.
Dagoeneko bizumerra bazara, oso erraza eta intuitiboa egingo zaizu zure sariak kobratzea. Baina badaezpada ere, post honetan zerbitzu honek nola funtzionatzen duen zehatz-mehatz azaltzen dugu.
Hauek dira enpresetatik pertsonei Bizum bidez ordaintzearen abantaila batzuk, baina badakigu laster askoz gehiago etorriko direla. Beraz, erne ibili, Bizumer!
Berritasun gehiago,
honek ez baitu etenik
-
Bizum nazioartekoa: jakin behar duzun guztia
Badakigu Bizum oso proiektu maitatua dela, gure herri barruan zein kanpoan. Eta hau, Bizumer maitea, etortzen ikusi genuen. Horregatik, bere sorreratik, Bizum-en nazioarteko ikuspegia kontuan hartuta lan egin dugu. Bizum International-i buruz jakin dezazun guztia jakin dezazun, artikulu hau prestatu dugu, non nazioarteko eredu baten erreferentzia gisa balio duen Espainiako banku-proiektu honi buruz hitz egiten […]
Ikusi gehiago -
Nork asmatu zuen Bizum? Istorioa kontatzen dizugu
Querido Bizumer, lo sentimos, pero no podemos atribuir el mérito del mejor invento del siglo a una sola persona. Y es que Bizum no es idea de nadie, es de todos, es el resultado de la colaboración de todo un sector. Ya en 2015, 20 entidades bancarias, españolas junto a sus 3 asociaciones (AEB, CECA […]
Ikusi gehiago -
Zenbat denbora behar da bizum bat iristeko? Hain azkar ez duzu etortzen ikusten ere!
Segur aski, behin baino gehiagotan galdetu duzu zenbat denbora behar duen bizum bat iristeko. Presta zaitez harrituta egoteko, erantzuna hauxe baita: 5 segundo baino gutxiago! Bai, ondo irakurri duzu. 5 segundo baino gutxiago. Bizum bat bidaltzea hain da azkarra, dirua kontu batetik bestera […]
Ikusi gehiago