Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Lehen urratsak

Hau da Bizum identifikatzaile digitala, online izena emateko forma berria

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 30/5/23
Última actualización: 18/11/26

Badakizu esaten zenbat pasahitz desberdin dituzun? Posta elektronikokoa, sare sozialetakoak, merkataritza elektroniko bakoitzekoa… Ziur dozenaka direla. Sarbideak modu seguruan bateratu ahal izateko, Bizum identifikatzaile digitala aurkeztu dugu.

Bizum helburu argi batekin jaio zen: pertsonen bizitza erraztea. Horregatik, merkatuko partikularren, saltokien eta GKEen arteko ordainketa-sistemarik errazena martxan jarri ondoren, orain erregistratzeko eta identifikatzeko metodo berri, erraz eta segurua ere bada, Bizum identifikatzaile digitalari esker. Egunero bidaltzen dituzun Bizumak bezain erraza, azkarra eta segurua den erregistratzeko eta identifikatzeko metodoa.

Zer da Bizum identifikatzaile digitala?

Bizum identifikatzaile digitala zer den azaldu aurretik, oro har identifikatzaile digital bat zer den azalduko dizugu. Oso erraza da: plataforma batean sartzeko sistema bakar eta besterenezina da, normalean erabiltzaile-izen batek eta pasahitz batek osatzen dutena, eta prerioki erregistro-inprimaki bat beteta lortzen dena.

Bizum identifikatzaile digitala Bizumek abian jarritako zerbitzu berria da, webguneetan oso modu errazean erregistratu eta identifikatu ahal izateko. Datu guztiak bete eta pasahitz berriak asmatu beharrik gabe.

    • – Nola erregistratu Bizum identifikatzaile digitalarekin? Zure telefono-zenbakia eta zure bankuko aplikazioa besterik ez dituzu beharko.
    • – Zer erregistro-informazio eskaintzen du Bizum identifikatzaile digitalak? Bizumetik webgunean erregistratzeko edo identifikatzeko ezinbestekoa den informazioa besterik ez da emango. Horrela, ez dituzu zure datu guztiak behin eta berriz bete beharko saioa hasten duzun edo online erosketa bat egiten duzun bakoitzean.

Nola erabili Bizum identifikatzaile digitala?

Bizumekin identifikatzen hasteko, nahi duzun webgune atxikira sartu eta Bizum bidezko identifikazioa aukeratu besterik ez duzu. Behin hori eginda, bi urrats baino ez dira jarraitu behar:

    • 1. Zure telefono-zenbakia sartu
    • 2. Sarbidea berretsi zure banku-aplikazioan jasoko duzun jakinarazpenaren bidez.

Eta kitto, jada sar zaitezke zure kontuan beste ezer bete gabe Bizumi esker!

Jarri harremanetan zure erakundearekin noiztik aurrera erabili ahal izango duzun jakiteko.

Bizum identifikatzaile digitalaren segurtasuna eta abantailak erabiltzaile gisa

Bizum zerbitzu berri honek abantaila ugari eskaintzen ditu, hala nola:

  • – Bizum identifikatzaile digitalak online erregistratzeko, identifikatzeko eta erosteko prozesua errazten du.
  • – Gainera, ezinbestekoak diren datuak baino ez ditu partekatzen, hirugarrenekin informazioa partekatzea saihestuz, eta horrek pribatutasun handiagoa ematen dizu.

Bizum identifikatzaile digitalak zure informazio pertsonalari buruz beste enpresa batzuei emandako baimenak kudeatzeko aukera ere emango dizu; non erregistratu zaren ikusi ahal izango duzu, eta baimen hori editatu edo ezabatu ahal izango duzu zure beharren edo lehentasunen arabera.

Abantailak Bizum identifikatzaile digitala erabiltzen duten saltokientzat

Asko dira, halaber, zerbitzu hau eskaintzen duten saltokientzat Bizumek eskaintzen dituen abantailak:

    • Iruzur-aukerak murrizten ditu. Bizum identifikatzaile digitalaren informazioa finantza-erakundeetatik dator zuzenean, eta behar bezala egiaztatu da erabiltzaileak bankuan alta emateko prozesuan.
    • Bizum identifikatzaile digitalak, gainera, online saltokietan alta emateko prozesuetan gertatzen den marruskadura handiarekin eta abandonuarekin amaituko du, erabiltzaileak une horretan eman behar duen datu-kopuru handiak eragindakoa.
    • Bezero berrien informazioa egiaztatzeko kostuak murrizten ditu.

Bizum identifikatzaile digitalari buruzko guztia jakin nahi baduzu, zure banku-erakundearekin jar zaitezke harremanetan, berrikuntza guztien berri eman diezazun. Hori bai, aurreratzen dizugu zure merkataritza elektronikoan Bizum bidez ordaintzeko aukera baduzu, errazagoa izango zaizula Bizum identifikatzaile digitalaren funtzionalitate berriaz baliatzea, zerbitzu hori erakundeen TPV birtualekiko komunikazioan sartu baita.