- Artículo
- Partikularrak
- Ordaindu Bizumekin
Lineako ordainketa-metodoak: zenbat dauden eta zein erabili behar duzun
Internetek goitik behera irauli du erosteko eta kontsumitzeko dugun modua. Oro har, kalitatezko produktuak prezio arrazoizkoetan eta oso denbora gutxian eskuratzeko aukera ematen diguten enpresak bilatzen ditugu. Baina badago beste alderdi bat ere zuentzat oso garrantzitsua dela dakiguna: dendetako ordainketa-moduak.
Lineako erosketa bat egitean, dendak erosketa segurua egiten ari zaretela bermatzeko adina berme eskaintzea nahi duzue, lineako ordainketa-metodoei esker. Horregatik, xehetasunez azalduko dizkizuegu interneten bidez ordaintzeko hainbat sistema.
Zenbat lineako ordainketa-metodo daude? Internet bidez ordaintzeko beste zer sistema eskaini ohi dira?
Asko daude, eta gero eta gehiago dira:
-
- Bizum: mugikorreko zenbakia sartu eta ordainketa zure banku-aplikaziotik berretsi besterik ez duzu egin behar.
- Banku-txartela: denda fisiko batean POS baten bidez ordaintzearen parekoa litzateke.
- Aurreordainketa-txartela: erakundeek lineako ordainketetarako dituzten txartel espezifikoak dira, eta aldez aurretik kargatu behar dira ordainketa egiteko.
- Ordainketa jasotzean (kontraordainketa): eskaera entregatzen duen banatzaileari egiten zaio ordainketa. Oso ordainketa ezohikoa da, gainerako metodoek eskaintzen dituzten bermeak ikusita.
- Banku-transferentzia: 20 digituko zure kontu-zenbakia sartuz egiten da.
- Plataforma handien txartelak: bankuen aurreordainketa-txartelak bezalakoak dira, baina plataforma horien markapean.
- Dendaren beraren opari-txartelak: aurretik dendari beste ordainketa-metodo baten bidez erositako txartelak dira, eta saldo erabilgarria agortu arte erabil daitezke.
Zeintzuk dira lineako ordainketa-metodorik onenak?
Ikusi berri duzunez, lineako ordainketa-metodo ugari daude. Izan ere, banku-erakunde berak dendetako ordainketa-modu 5era arte eskain ditzake. Une bakoitzean zure beharretara edo lehentasunetara hobekien egokitzen dena aukera dezazun da horrela.
Horregatik, zure erakundeak eskainitako lineako ordainketa-metodoei BETI lehentasuna ematea gomendatu nahi dizugu. Zergatik?
-
- SEGURTASUNAGATIK. Zure banku-erakundeak babestutako lineako ordainketa-metodo bat erabiltzean, haren berme eta segurtasun-neurri guztiak izango dituzu eskura. Bankuek oso segurtasun-neurri aurreratuak dituzte.
- ARAUTEGIAGATIK. Erakundeek eskaintzen dituzten interneten bidez ordaintzeko sistemek erabiltzailea babesteko Europako eta Espainiako segurtasun-araudi guztiak betetzen dituzte.
Lineako ordainketa-metodoak: nola eta non ordaindu Bizumekin
Mila enpresak baino gehiagok txertatu dute dagoeneko Bizum euren lineako ordainketa-metodoen artean; beraz, ziur gaude zure denda gogokoenean erabili ahal izango duzula. Baina, zeuk egiaztatu ahal izateko, bota begirada bat Bizum interneten bidez ordaintzeko sistemen artean sartzen duten saltokien zerrenda amaigabeari.
Hortaz, dagoen aukerarik azkarren eta errazenarekin ordaindu nahi baduzu, hau da, Bizumekin, jarraitu irakurtzen eta ezagutu nola egin. Dena den, badakigu hau irakurri beharrik gabe ere egin ahal izango zenukeela, Bizum markapean sortzen dugun guztia bezain erraza eta intuitiboa baita. Baina, badaezpada ere, hona hemen urratsak:
-
- 1. Hautatu “Bizumekin ordaindu” aukera erosketa amaitzean.
- 2. Sartu zure telefono-zenbakia.
- 3. Balioztatu erosketa zure banku-aplikazioan. Eta kito, zure kapritxotxoaz gozatzera!
Txertatu Bizum zure dendako ordainketa-moduen artean
Lineako denda bat baduzu eta, hau irakurri ondoren, Bizum zure lineako ordainketa-metodoen artean sartu nahi baduzu, utz iezaguzu, ezer baino lehen, ZORIONAK ematen. Aukera bikaina egiten ari zara.
Bizum askoren ordainketa-metodo gogokoena da; beraz, zure dendako ordainketa-moduen artean txertatuz gero, erosketa-esperientziarekin pozik dauden bezeroak izatearen onura besterik ezin duzu lortu.
Bizum zure interneten bidez ordaintzeko sistemetan nola txertatu xehetasun guztiekin jakin nahi baduzu, bota begirada bat esteka honi. Baina, funtsean, jarraitu beharreko urratsak hauek dira:
- 1. Jarri harremanetan zure bankuarekin eta galdetu dendetan Bizumekin ordaintzeari buruz
- 2. Txertatu Bizum zure ordainketa-pasabidean
- 3. Jarri Bizumen botoia zure webgunean
Zure zain gaude!
Berritasun gehiago,
honek ez baitu etenik
-
Bizum nazioartekoa: jakin behar duzun guztia
Badakigu Bizum oso proiektu maitatua dela, gure herri barruan zein kanpoan. Eta hau, Bizumer maitea, etortzen ikusi genuen. Horregatik, bere sorreratik, Bizum-en nazioarteko ikuspegia kontuan hartuta lan egin dugu. Bizum International-i buruz jakin dezazun guztia jakin dezazun, artikulu hau prestatu dugu, non nazioarteko eredu baten erreferentzia gisa balio duen Espainiako banku-proiektu honi buruz hitz egiten […]
Ikusi gehiago -
Nork asmatu zuen Bizum? Istorioa kontatzen dizugu
Querido Bizumer, lo sentimos, pero no podemos atribuir el mérito del mejor invento del siglo a una sola persona. Y es que Bizum no es idea de nadie, es de todos, es el resultado de la colaboración de todo un sector. Ya en 2015, 20 entidades bancarias, españolas junto a sus 3 asociaciones (AEB, CECA […]
Ikusi gehiago -
Zenbat denbora behar da bizum bat iristeko? Hain azkar ez duzu etortzen ikusten ere!
Segur aski, behin baino gehiagotan galdetu duzu zenbat denbora behar duen bizum bat iristeko. Presta zaitez harrituta egoteko, erantzuna hauxe baita: 5 segundo baino gutxiago! Bai, ondo irakurri duzu. 5 segundo baino gutxiago. Bizum bat bidaltzea hain da azkarra, dirua kontu batetik bestera […]
Ikusi gehiago