Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Enpresak
  • Ordaindu Bizumekin

Ordainketa-metodoak merkataritza elektronikoan: behin betiko gida

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 21/12/22
Última actualización: 18/11/26

Ecommerce teknologia enpresei beren negozioa edo online denda automatizatzeko aukera ematen dien multzo digital osoa da, produktuen salmenta erraztuz eta bezeroei eskaintzen dieten zerbitzua hobetuz.

Beraz, hona iritsi bazara, online salmentaren munduan murgiltzeko interesa duzulako izango da, eta ordainketa-bide digitalak zehatz-mehatz ezagutu beharra duzu. Hala bada, har itzazu apunteak eta presta zaitez Bizum-ekin online salmentaren esperientzian murgiltzeko.

Zein dira gehien erabiltzen diren ordainketa-bide digitalak?

Ecommerce-aren ordainketa-bideei buruz hitz egiten dugunean, merkataritza batek erosketak egiteko eskaintzen dituen ordainketa-moduez ari gara. Ohikoenak hauek dira:

  • Zordunketa- eta/edo kreditu-txartelarekin ordaintzea
  • Aurrez ordaindutako txartelarekin ordaintzea
  • Ordainketa kontra-erreembolsuan.
  • Banku-transferentzia bidez ordaintzea
  • Bizum-ekin ordaintzea
  • Ordainketa-plataforma alternatiboekin ordaintzea
  • Merkataritza beraren oparitxartelekin ordaintzea
  • Diru birtualarekin ordaintzea

Ikusten duzunez, gero eta ordainketa-bide digital gehiago aurkitzen ditugu kontsumitzaileen arreta erakartzeko. Baina modan dauden ordainketa-ereduetan murgildu aurretik, hasieratik hastea gomendatzen dizugu: eskaini banku-erakundeek bermatutako ordainketa-sistema guztiak.

Segurtasunaren sinonimoa da, eta batez ere zure bezeroek eskertuko dute zure webgunean erosteko plataforma gehigarri batean izena eman beharrik ez izatea.

Nola integratu Bizum zure gainerako ordainketa-bide digitalekin?

Enpresa bat bazara, edo zure negozioaren estaldura handitu nahi baduzu soilik, jakin nahiko duzu Bizum zalantzarik gabe zure bezeroentzako asebetetze-berme onena dela. Izan ere, erosketa-esperientzia nabarmen hobe dezake, zure enpresaren tamaina edo zure webguneko teknologia edozein dela ere.

Bizum integratzeko, honako hau besterik ez duzu egin behar:

    • 1. Zure bankuarekin harremanetan jarri, dituzten baldintza komertzialak ezagutzeko eta zerbitzua kontratatzeko.
    • 2. Bizum zure Ecommerce-aren ordainketa-pasabidean integratu. Horren erraza da izapidea!
    • 3. Amaitzeko, jarri Bizum-en logoa webguneko eremu ikusgai batean, zure bezeroek ordainketa-metodo gisa erabil dezaketela jakin dezaten.

Jakin behar duzu dagoeneko milaka merkataritza-establezimenduk erabiltzen dutela Bizum beren negozioan. Eta tamaina guztietakoak daude. Zerrenda osoa ikus dezakezu hemen, baina ezagunenetako batzuk hauek dira: Decathlon, Iberdrola, Balearia, Alsa edo Maquillalia, besteak beste.

Zein bankuk eskaintzen dute Bizum Ecommerce-ko ordainketa-bide gisa?

Jada Bizum ecommerce-ko ordainketa-bide gisa erabil dezakezun banku elkartuak honako hauek dira: CaixaBank, Santander, BBVA, Sabadell, Kutxabank, Caja Rural, IberCaja, Cajamar Talde Kooperatiboa, Abanca, Laboral Kutxa, Banca Pueyo eta Cajasur.

Baina hau Bizum Ecommerce-ko ordainketa-bide gisa integratzeko soilik aplikatzen da; zure erabiltzaileek edozein bankutakoak izanda ere erabil dezakete.

Bizum zure ecommerce-an erabiltzearen abantailak

Abantailak nabariak izan arren, hemen uzten dizkizugu zalantzak argituko dizkizuten lerro batzuk, Bizum zure ordainketa-bide digitalen artean sartu behar duzun erabakitzeko:

    • Erabat segurua den plataforma da, banku-kanalek bermatuta baitago.
    • Bikoitz-balidazio faktorea du integratuta, PSD2 ordainketa-zuzentarau europarra betez eta zure bezeroarentzako segurtasun-plus bat emanez.
    • Bizum eskaintzearen abantailetan baloratuenetako bat berehalakotasuna eta erabiltzaileentzako erosotasuna da. Beren telefono-zenbakia gogoratzea besterik ez dute behar.
    • Bizum enpresentzako baldintza komertzial oso lehiakorrak eskaintzen ditu, eta gainera, Bizum bidez ordainketa onartzen duten online dendetako zerrendako parte izango zara, zure markaren ikusgarritasuna handitzeko marketin-kanpaina bateratuak antolatzeko aukerarekin.
    • Bizum-ekin elkartutako merkataritzen bilaketetan agertuko zara. Aldizka jakinarazten dizkiegu gure erabiltzaileei Bizum merkataritzen eskaintzak.
    • Eta, gutxi balitz bezala, Bizum-eko erabiltzaileak dira online erosketetan eta banku digitalean aktiboenak.