Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Lehen urratsak

Bizum adingabeentzat: jakin behar duzun guztia

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 5/10/23
Última actualización: 18/11/26

Adi, gurasook! Inoiz amestu baduzue zuen seme-alabei finantzen munduan modu seguru eta kontrolatuan ahalduntzea, artikulu hau zuentzat da.
Banku-erakundeek adingabeentzat egokitu dute Bizum; beraz, hemendik aurrera zenbait eragiketa modu erraz eta seguruan egin ahal izango dituzte.

Zer da Bizum adingabeentzat?

Bizum adingabeentzat banku-erakundeek adingabeei zuzendutako zerbitzuetarako egiten duten egokitzapena da. Beraz, ez da zerbitzu independente bat, baizik eta Bizumen bertsio kontrolatu bat, adingabeek sistema erraz, azkar eta seguru honen funtzio nagusiez goza dezaten.

Zein erakundek eskaintzen dute Bizum adingabeentzat

Dagoeneko hainbat erakundek eskaintzen dute Bizum adingabeentzat (hemen duzu zerrenda eguneratu osoa), eta horretarako banku-erakunde batean kontu korronte bat eta kontuari lotutako adingabearen telefono-zenbaki bat edukitzea besterik ez da behar.

Bizum adingabeentzat erabilerak eta onurak

Bizum adingabeentzat erosotasunetik haratago doa: finantza-erantzukizuna txikitatik irakasteko aukera bat da, ordainketa-aukeren erabilera kontrolatuari esker.
Eta zure seme-alabei Bizum adingabeentzat eskaini ala ez oraindik zalantzan bazaude, hona hemen eskaintzen dituen abantaila ugarietako batzuk:

    • 1. Truke global erraztuak: klik bat, eta dirua segurtasunez eta berehala iristen da bere mugikorrera; dirua bidaltzeko prozesua arintzen du, oztopo geografikoak eta denbora-arazoak ezabatuz.
    • 2. Eskola-irteerak estresik gabe: ez kezkatu gehiago irteeretako gastuengatik. Bizum adingabeentzat zerbitzuarekin, dirua unean bertan bidal dezakezu, zure seme-alabek aukera guztiak oztopo ekonomikorik gabe aprobetxatzen dituztela ziurtatuz.
    • 3. Erosketak eta ordainketak ahaleginik gabe: esan agur zure seme-alabek eskudirua edo txartelak eraman behar izateari. Bihurtu ordainketak testu-mezu bat bidaltzea bezain prozesu sinple batean, zure seme-alabei erosotasuna eta zuri segurtasuna eskainiz.
    • 4. Finantza-hezkuntza pertsonalizatua: Bizum adingabeentzat aukerarekin, zure seme-alabak gida ditzakezu beren lehen finantza-esperientzietan. Ezarri mugak eta gainbegiratu haien transakzioak finantza-erantzukizunari buruzko ikasgai baliotsuak emateko.

Ziur pixkanaka Bizum adingabeentzat erabiltzearekin lotutako onura gehiago aurkituko dituzuela. Nolanahi ere, zure seme-alabek zerbitzu honetaz gozatzea nahi baduzu, gogoratu zure bankuarekin Bizum adingabeentzat zerbitzuari lotutako aukera eta baldintza guztiak egiaztatzea.