Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Ordaindu Bizumekin

Bizum-ekin lineako ordainketa seguruak

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 13/12/22
Última actualización: 18/11/26

Gero eta ordainketa-modu gehiago aurkitzen ditugu internet bidez erosketa bat egiteko. Bakoitzak bere onurak eta erabilerak ditu, baina lineako ordainketa seguruak ezagutu nahi badituzu, jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu.

Lineako ordainketen segurtasuna

Badakigu segurtasuna zein garrantzitsua den zuretzat. Horregatik, behin baino gehiagotan hitz egin dizugu segurtasun-gaiei buruz. Beraz, oso argi dituzu oinarrizko alderdiak, webgune bat segurua den ala ez zure erosketa egiteko antzemateko.

Gaur urrats bat harago joango gara eta lineako ordainketen segurtasunaz hitz egingo dugu. Hau da, zeintzuk diren lineako ordainketa seguruak egiteko pausoak.

    • Konexio mota: Ba al zenekien hackerrek zure datuetara sar daitezkeela wifi sare publiko batera konektatuta bazaude? Ba imajinatu online erosketa bat egiten baduzu…oso erraz jarriko zenieke. Horregatik, banku-eragiketaren bat egitera zoazenean, egin beti zure sare pribatuan.
    • Erabiltzaileak eta pasahitzak: Perogrulloren kontua dirudien arren, erabili pasahitz bakarra, eta txandakatu maiuskulak, minuskulak eta karaktere bereziak. Zure pasahitza MSNeko nickname bat balitz bezala izan dadila. Horrela, zailago jarriko diegu hackerrei.
    • Eguneratu zure gailua: eduki mugikorra edo pc-a eguneratuta; horrela, segurtasun-eguneratze berrienak izateko berme handiagoa izango duzu.
    • Erabili autentifikazio bikoitzeko ordainketa-metodo bat: kasu honetan, zure erakundeak eskaintzen dituenak erabiltzea gomendatzen dizugu; izan ere, datuak erregistratuta izateaz gain, eragiketa zure banku-aplikazioaren bidez berretsi behar da.

Bizum: faktore bikoitzeko ordainketa segurua

Adibide eta lineako ordainketa seguruak egiteko berme gisa: Bizum. Banku-kanalek eskaintzen duten lineako ordainketa-sistema da eta, horrenbestez, haien segurtasun-sistema guztiek babesten dute.

Bizum-ekin online ordainketa bat egiten duzunean, transferentzia zuzenean zure bankuak agintzen du eta, horrenbestez, autentifikazio bikoitzeko lana du, erosketa berretsi duena zu zarela bermatzeko.

Horretarako, ordainketa-metodo gisa Bizum aukeratzen duzunean, zure telefono-zenbakia sartzeaz gain, erosketa mugikorrarekin osatu behar duzu zure banku-aplikaziotik. Beraz, lineako ordainketa seguruak Bizum-ekin egiteko, berrespen-berme gehigarri bat duzu.

Zein da gutxien gomendatzen den ordainketa-modua?

Hau erraza da. Zalantzarik baduzu, ez jarri ordainketa-sistema proban.

Eta, batez ere, saltokiak Bizum ordainketa segurua bidez erosteko aukera ematen badu, zertarako erabili beste bat?

Eskaini Bizum ordainketa segurua zure ecommerce-an

Saltokiek lineako ordainketen segurtasuna eskaini nahi dute beren ordainketa-metodoetan. Horregatik, dagoeneko 20.000 online saltoki baino gehiago dira Bizum ordainketa segurua eskaintzen dutenak.

Zure enpresarentzat hain onuragarria den ekimen honekin bat egin nahi baduzu, bezeroen leialtasuna handituko baitu, hemen aholku batzuk eskaintzen dizkizugu Bizum zure enpresan ordainketa-bide gisa txertatzeko zure ecommerce-an.

    • Lehenik eta behin, Bizum botoia zure checkout-ean ondo ikusgai dagoen leku batean gehitzea gomendatzen dizugu.
    • Gainera, sare sozialak erabil ditzakezu zure bezeroei Bizum zerbitzua eskaintzen duzula jakinarazteko.
    • Komunikatu ordainketa segurua eta azkarra dela erosketa-prozesuan.
    • Era berean, labur azal dezakezu nola funtzionatzen duen autentifikazio bikoitzak eta plataforma honetatik ordainketak egin ahal izateko jarraitu beharreko pausoak.