Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Segurtasuna eta iruzurra

Segurua al da Bizum?

Tiempo de lectura: 2 min
Publicación: 16/10/24
Última actualización: 18/11/26

Badakigu banku-gaiez eta transakzioez hitz egitean “segurtasun” hitza etengabea dela. Badakigu iruzurraren eta ziberkriminalen beldurra dagoela, baina Bizum segurtasunari dagokionez, lasai egon zaitezke! Bizum segurua da, guztiz segurua. Eta post honetan zergatik azalduko dugu.

Seguru al da Bizum?

Bai, Bizum segurua da. Oso segurua. Eta Bizum segurtasuna argi izan dezazun, zure ordainketa-sistema gogokoenaren segurtasuna definitzen duten hiru puntu gako aztertuko ditugu:

1. Segurua da Bizumekin ordaintzea, banku-erakundeen beren apliakazioetan sartuta dagoelako, eta horregatik, haien segurtasun-mekanismoak erabiltzen ditu Bizumerrei bermerik handiena emateko.

2. Bizum segurua da, Europako PSD2 ordainketa-zuzentarauaren transposizioan ezarritako irizpideak betetzen dituelako; zuzentarau horrek autentifikazio sendotuko mekanismoak ezartzen ditu ordainketa segurua eskaintzeko.

3. Gainera, Bizum segurtasuna Espainiako bankuaren berrikuntza etengabeek babesten dute, Europako aurreratuenak, eragiketa bakoitzaren balioztatze bikoitza bezalako segurtasun-faktore gehigarriak aplikatuz.

Bizum segurtasuna eta PSD2 ordainketa-zuzentarau europarra

Bizum segurtasunaren alderdi “teknikoenean” interes berezia dutenentzat, Bizum segurua dela bermatzen duen faktore gako bat aztertuko dugu: PSD2 ordainketa-zuzentarau europarra.

PSD2 (Payment Service Providers) ordainketa-zerbitzuetako segurtasuna eta gardentasuna zaintzeaz arduratzen den Europako araudia da, eta ordainketa-zerbitzuetan erakundeek zein bezeroek aplikatu beharreko eskubide eta betebehar guztiak jasotzen ditu. Espainian 19/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez aplikatzen da, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa.

Araudi honek segurtasun-eskakizun gehigarri bat dakar: Bezeroen Autentifikazio Sendotua edo SCA. SCA honek erabiltzaileari eskatzen dio hiru elementu hauetatik gutxienez bi erabiltzea (telefono mugikorra, pasahitz edo PIN kodea eta hatz-marka edo aurpegi-aitorpena) edozein eragiketa balioztatzeko.

Horregatik esan dezakegu lasai-lasai Bizum segurua dela, Espainiako bankuak eskaintzen duen zerbitzua delako eta Espainiako zein Europako araudi eta erregulazio guztiek babesten dutelako.

Orain badakizu zure bizumen bi aldiko egiaztapena SCAri zor zaiola eta, batez ere, horri esker dela segurua Bizumekin ordaintzea.

Azken finean, zure bankuaren bidez ordaintzea segurua bada, Bizumekin ordaintzea ere segurua da.