- Artículo
- Partikularrak
- Ordaindu Bizumekin
Nola erosi sarean txartelarik gabe?
Kaixo, Bizumer. Badakigu seguru asko behin baino gehiagotan pasatu zaizula hau: einternetean lasai nabigatzen ari zara eta aspalditik bilatzen zenbilen produktua topatzen duzu; edo ezustean kontzertu baterako sarrerak ateratzen dira eta lehenbailehen erosi behar dituzu. Baina… non daukat zorroa?
Ez kezkatu eta utzi dramak alde batera: ez al dakizu zure telefono-zenbakia buruz? Beno, 9 zenbaki horiek jakitearekin nahikoa duzu, erakutsiko dizugu nola ordaindu online azkar Bizum-i esker.
Nola ordaindu online Bizum-ekin
Zure bizitza erraztea gure zaletasun kuttuna denez, erantzuna eman nahi izan diogu internetez txartelik gabe nola erosi galderari, eta “eskuak kodean sartu” ditugu, finantzak ulertzeko dugun erari erantzuten dion soluzio bat sortzeko, hau da, segurua, azkarra eta erraza. Hori guztia Bizum markaren azpian.
- – Horrek esan nahi du, lagunekin zorrak kitatzeaz gain, dendetan ere Bizum-ekin ordaindu dezakedala?
- – Hala da, bizumer.
Hona hemen internetez txartelik gabe nola erosi urrats errazetan:
-
- 1. Gehitu “saskira” erosi nahi duzun guztia.
- 2. Aukeratu Bizum ordainketa-metodo gisa.
- 3. Une horretan, zure bankuaren aplikazioan abisu bat agertuko da zure erosketa baieztatzeko. Onartu.
- 4. PRESTA!
Nola ordaindu online Bizum klabearekin?
Entitate batzuek Bizum klabearen bidezko ordainketa-baieztapena gaituta dute. Horrek esan nahi du ordainketa zure entitateak aurrez emandako 4 zenbakiko klabe baten bidez baieztatzen dela. Ordainketa-baieztapen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen ikus dezakezu hemen.
Zer dendatan erabil dezakezu Bizum online?
Etengabe ari da hazten. Gero eta denda gehiagok barne hartzen dute Bizum-ekin ordaintzeko aukera, eta nahiz eta 22.259 direla esan, zenbaki hori irakurtzen amaitu bezain laster, seguru asko denda berriak izango ditugu. Beraz, errazena da hemen begiratzea zure denda gogokoenak Bizum ordainketa-metodo gisa onartzen duen.
Dena den, seguru aski onartzen duela aurreratzen dizugu, dena baitugu: supermerkatuak, perfumeriak, loradendak, zapata-dendak, bidaia-agentziak…
Ezagutu nola ordaindu online modu seguruan Bizum-ekin
Eta, badakigunez lehen online erosketak benetako abentura izan daitezkeela jende askorentzat, lerro hauek utzi ditugu, arlo honetan berriak direnak lasai senti daitezen, online erosketa bat egitean bi aholku erraz jarraituz:
-
- Egiaztatu denda segurua dela. Nola? Hainbat parametro errepasatu behar dituzu denda legitimoa dela bermatzeko. Informazio hori utzi dizugu hemen. Baina errazena da: Bizum-ekin ordaintzea onartzen badu, SE-GU-RU-E-NE-TA-KOA da.
- Erabili ordainketa-metodo ofizial bat. Zure txartelaren datuak sartuz edo Bizum online ordainketa-metodo gisa aukeratuz, kontuan izan behar duzu aukera horiek erabiltzean Europar Batasunak eta Espainiako legediak arautzen dituzten estandarren araberako segurtasun-bermerik handiena duzula.
Eta hori da dena!
Orain badakizu nola ordaindu online Bizum-ekin eta, batez ere, Bizum metodo segurua dela: sartu online merkataritzaren munduan modu erraz eta xumean. Zeren eta internetez txartelik gabe nola erosi ikasten duzunean, ezin izango duzu beste modurik aukeratu zure online erosketak egiteko.
Berritasun gehiago,
honek ez baitu etenik
-
Bizum nazioartekoa: jakin behar duzun guztia
Badakigu Bizum oso proiektu maitatua dela, gure herri barruan zein kanpoan. Eta hau, Bizumer maitea, etortzen ikusi genuen. Horregatik, bere sorreratik, Bizum-en nazioarteko ikuspegia kontuan hartuta lan egin dugu. Bizum International-i buruz jakin dezazun guztia jakin dezazun, artikulu hau prestatu dugu, non nazioarteko eredu baten erreferentzia gisa balio duen Espainiako banku-proiektu honi buruz hitz egiten […]
Ikusi gehiago -
Nork asmatu zuen Bizum? Istorioa kontatzen dizugu
Querido Bizumer, lo sentimos, pero no podemos atribuir el mérito del mejor invento del siglo a una sola persona. Y es que Bizum no es idea de nadie, es de todos, es el resultado de la colaboración de todo un sector. Ya en 2015, 20 entidades bancarias, españolas junto a sus 3 asociaciones (AEB, CECA […]
Ikusi gehiago -
Zenbat denbora behar da bizum bat iristeko? Hain azkar ez duzu etortzen ikusten ere!
Segur aski, behin baino gehiagotan galdetu duzu zenbat denbora behar duen bizum bat iristeko. Presta zaitez harrituta egoteko, erantzuna hauxe baita: 5 segundo baino gutxiago! Bai, ondo irakurri duzu. 5 segundo baino gutxiago. Bizum bat bidaltzea hain da azkarra, dirua kontu batetik bestera […]
Ikusi gehiago