Saltar al contenido principal
  • Artículo
  • Partikularrak
  • Ordaindu Bizumekin

NFC ordainketa eta Bizum ordainketaren arteko desberdintasunak

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 23/11/22
Última actualización: 18/11/26

Gero eta ohikoagoa da erosketak sakelakoarekin ordaintzea. Oso erraza da, azkarra. Denda batean edo supermerkatu batean ilaran egotea eta sakelako telefonoa erakutsiz besterik gabe, ordainduta!

Baina… ba al zenekien telefono mugikorraren bidez ordainketak egiteko teknologia desberdinak daudela? Hala da, Bizumer maitea. Alde batetik, NFC ordainketa-sistema aurkitzen dugu eta, bestetik, QR bidezkoa, Bizumen erabiltzen duguna.

Zer da NFC ordainketa?

NFC ordainketa Near Field Communication sigletatik dator. Gaztelaniara itzulita, “eremu hurbileko komunikazioaren bidez ordaintzea” bezalako zerbait izan liteke. Horrek esan nahi du distantzia laburrean bi gailuren arteko komunikazioa ahalbidetzen duen teknologia bat dela.

Normalean 4 cm-koa da, haririk gabekoa. Hau da, NFC ordainketa bat egiteko, 1. gailua (adibidez, zure mugikorra) 2. gailura hurbildu besterik ez duzu egin behar (kasu honetan TPV bat izango litzatekeena). Eta hori eginda soilik, bi gailuen artean datuak trukatu ahal izango dituzu kobrantza bati ekiteko.

Teknologia mota honetan bi komunikazio mota daude:

  • – Noranzkobikoa: non NFC gaituta duten bi gailuk elkar irakurri eta idatz dezaketen.
  • – Noranzkobakarrekoa: NFC duen gailu batek teknologia bera duen txip batean irakurri eta idazten duen komunikazioa. Adibidez, txartela autobusean pasatzen badugu, berehala kentzen da dirua gure saldotik.

Gainera, segurtasun handiko ordainketa-sistema bat da, egiaztapen biometrikoa baitu (hatz-marka edo aurpegi-ezagutza).

Nola funtzionatzen du NFC ordainketa-sistemak?

Ordaintzeko modu hau oso erraza da. Baina NFC ordainketa erabiltzen hasi aurretik, hiru gauza hartu behar dituzu kontuan:

  • 1. NFC txipa duen telefono bat izatea.
  • 2. Kartera birtual bat edo Wallet bat izatea.
  • 3. Zure erosketak egitera zoazen saltokiak ordainketa-metodo hau onartzea.

Zure telefono mugikorrak NFC ordainketa gaitzen duen txipa txertatuta duen jakiteko, “Ezarpenak” atalera joan, “Konektatutako gailuak” atalean bilatu eta, eskuragarri badago, aktibatu besterik ez duzu egin beharko. Hain erraza da.

Bizumek erabiltzen al du NFC ordainketa?

Erantzuna erraza da: Ez. Bizumek ez du NFC ordainketa erabiltzen merkataritza-transakzioak egiteko. Zergatik? Sistema honek teknologia hori integratuta ez duten gailuak baztertzen dituelako.

Zein da Bizumek NFC ordainketa ordezkatzeko erabiltzen duen teknologia?

QR bidezko ordainketa da Bizumek saltokietan aurrez aurreko transakzioak egiteko erabiltzen duen teknologia. Teknologia honi esker, saltokiak Bizum bidezko zure ordainketa jaso dezake zure gailuan zure banku-aplikazioaz haratago aparteko teknologiarik izan beharrik gabe.

Nola funtzionatzen du Bizum bidezko ordainketak NFC ordainketarekin alderatuta?

Gaituta duten saltokietan Bizum bidez ordaintzea oso erraza da. Adibidez, Loteria Administrazio batean apustu bat ordaindu nahi izanez gero, hau baino ez duzu egin behar:

  • 1. Zure bankuko aplikazioko Bizum atalean sartu
  • 2. “Bizumekin ordaindu” hautatu QR bat sortzeko.
  • 3. Loterian aritzen denari erakutsi, eskaneatu ahal izateko. Eta listo!

NFC bidezko ordainketaren kasuan ere erraza da, baina, esan genizun bezala:

  • 1. Ordainketa mota hau egiteko aukera ematen duen gailu bat eduki behar duzu.
  • 2. Wallet motako aplikazio baten bidez ordainketa aktibatu eta konfiguratu
  • 3. Ordainketa-metodo hau aktibatu
  • 4. Mugikorra TPV gailura hurbildu.

Hobea al da Bizum bidezko ordainketa NFC ordainketa baino?

Bi aukerak seguruak eta azkarrak dira. Baina Bizumen kasuan aparteko abantaila da, unibertsala izateaz gain, balidazio-faktore bikoitza duela: transakzioa berresten duen QR kodea 15 minutuan behin aldatzen da (hori da eragiketaren baliozkotasunerako zenbatetsitako denbora) eta PSD2 Europako zuzentaraua betetzen du, eCommerce-ko ordainketen segurtasun-araudia, alegia.

Eta orain informazio guztia zure esku duzula, bi ordainketa-metodoetatik zein erabili nahiago duzu?