- Artículo
- Partikularrak
- Segurtasuna eta iruzurra
Kontuz: zer egin iruzurra egiten bazaizu?
Hona iritsi bazara, bi arrazoirengatik da: gaizkile batzuek zure borondate onaz baliatu direlako eta zer egin jakin nahi duzulako, edo iruzurrik ez jasateko ahal diren neurri guztiak hartu nahi dituztulako. Zure kasua dena dela ere, gaur sarean iruzurra egiten bazaizu zer egin jakiteko gakoak emango dizkizugu.
Iruzurra eginez gero zer egin behar duzun kontatu aurretik, prebentzioaz hitz egin behar dugu; izan ere, Bizumer maitea, faktore hori ezinbestekoa da ziberiruzurren munduan. Eta, sinetsi ez arren, iruzurgileek (oso azkarrak baitira…) ezjakintasuna, edozein despiste eta baita pertsonen borondate ona ere aprobetxatzen dute beren helburua lortzeko (zure dirua).
Horregatik, arreta berezia jartzeko eskatzen dizugu honako kasu hauetan zure banku-informazioa eskatzen dizutenean:
-
- – Erakundeen deiak, normalean ezagunak direnak, zure banku-informazioa eguneratzeko eskatuz.
- – Last minute eskaintzak, ustekabeko sariak edo zure arreta eskatzen duten senide edo lagun baten ustezko larrialdiak.
- – Zure aldeko Gizarte Segurantzaren ustezko ordainketak edo gobernuaren laguntzak, zure informazioa behar dutenak…
- – Ezezagun baten WhatsAppa, “akats baten ondorioz” Bizum bat bidali duela adieraziz eta itzultzeko eskatuz.
- – Sareko bigarren eskuko erosketetan, Bizum bidez ordainketak bidali beharrean eskaerak bidaltzen dituztenak.
Eta zibergaizkileek asmatzen dituzten beste hainbat eta hainbat egoera, beren sarean eror zaitezen eta behar duten informazioa eman diezaiezun.
Bizumen segurtasuna
Esan bezala, iruzurrak batez ere gertatzen dira ziberdelitugileek erabiltzaileen ezjakintasuna edo borondate ona aprobetxatzen dutelako eta diru-bidalketa proaktiboak egitea lortzen dutelako. Horregatik da hain garrantzitsua beti erne egotea eta ezezagunekiko izapideen aurrean zalantza egitea.
Segurtasuneko arazo teknikoei dagokienez, ez izan zalantzarik. Eta gutxiago Bizumekin. Zure erakundeak zuzenean eskainitako zerbitzua denez, zure bankuak eskaintzen dizkizun segurtasun-sistema guuuztiak ditu. Bizumen bidez egiten den diru-bidalketa bakoitza zure bankuak agintzen du, eta hura arduratzen da informazioa kautotzeaz.
* Bizumen segurtasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.
Dena dela ere, engainatu egin bazaituzte eta zer aukera dituzun jakin nahi baduzu, utz iezaguzu kontatzen zer egin iruzurra egiten bazaizu erabili duzun ordainketa-tresna Bizum izan bada:
-
- – Lehenik eta behin, jakin behar duzu iruzurra zigor-kodean tipifikatutako delitua dela; beraz, bide legalera jo behar da hura ebazteko.
- – Beraz, lehen urratsa Estatuko segurtasun-kidego eta -indarren aurrean salaketa jartzea da. Haiek arduratuko dira zure kasuaren jarraipena egiteaz.
- – Bizum erabili izana ohiko banku-transferentzia bat egin izan bazenu bezalakoa dela jakin behar duzu. Horrek esan nahi du mugimendu guztiak eta dirua jaso duen pertsonaren datuak erregistratuta ditugula. Horrek segurtasun gehigarria ematen du noizbait borondate onaz edo ezjakintasunaz abusatu dezaketen pertsona horiek identifikatuta gera daitezen.
- – Guk ustezko iruzurgilearen jazarpenean lagunduko dugu, eta mugimenduari buruzko informazio guztia emango dugu agintari eskudunek hala egiten dutenean.
Orain, iruzurrik EZ jasateko zer egin eta iruzurra egiten bazaizu zer egin badakizula, ez izan zalantzarik informazio hau zure hurbilekoekin partekatzeko. Zenbat eta jende gehiago erne egon, orduan eta zailago jarriko diegu ziberdelitugileei.