Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Nola egin dohaintzak GKEei Bizumekin?

Tiempo de lectura: 2 min
Publicación: 15/1/24
Última actualización: 18/11/26

Bizum oso gomendagarria egiten duen ezaugarrietako bat zerbitzuaren abiadura da, hau da, ordainketak berehala bidali eta jasotzea. Baina bizumer gisa egin dezakezuna ez da lagunen arteko zorrak kitatzera edo online erosketetara mugatzen: Bizum GKEei dohaintzak egiteko bide gardena eta segurua ere bada, prozesuan inolako komisiorik gabe.

Zer da Bizumen GKE kodea eta zertarako balio du?

Dagoeneko 9 000 GKE baino gehiago daude Bizumen bidezko dohaintza-zerbitzu honi atxikita. GKE kodeak martxan dauden erakunde eta kanpaina desberdinak identifikatzeko balio du.

Nola egin, orduan, Bizumekin GKE bati dohaintza? Sistema lagunen arteko ordainketen oso antzekoa da: zerbitzua aktibatuta duzun zure bankuko app-era sartu eta “kausa solidario bati ekarpena egin” aukera hautatu behar duzu.

Puntu honetara iritsita, prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu bi modu desberdinetan:

1. Hautatu app-ak eskaintzen dizun zerrendatik GKEa.

2. Sartu eskuz une horretan aktibo dagoen kanpainaren kodea. Gure webgunean, Bizum bidez dohaintzak onartzen dituzten GKEen zerrenda eta haien kanpainak aurki ditzakezu.

Zenbatekoa osatu eta transakzioa baieztatu ondoren, hautatu duzun erakundeak berehala jasoko du zure dohaintza. GKEari ordainketa egin ondoren dohaintzen ziurtagiria eskatu nahi baduzu, bereziki errenta-aitorpenari begira, beharrezkoa izango da erakunde hartzaileari mezu elektroniko bat bidaltzea honako datu hauekin, GKEak zure dohaintza identifikatu ahal izan dezan:

– Izena eta abizenak.

– NAN zenbakia.

– Posta-helbidea.

– Helbide elektronikoa.

– Dohaindutako zenbatekoa.

Non aurkitu harremanetarako emaila? Berriro ere, gure GKEen zerrendan, ziurtagiria eskatu ahal izateko helbide elektronikoa ematen dizugu. Halaber, erantsitako esteken bidez kanpaina bakoitzaren helburuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu, eta zein datatan egiten ari den egiaztatu (nahiz eta GKE batzuek etengabe aktibo dauden kanpaina errepikakorrak ere izan).

Bizum solidario bat egiten dizut

Zerbitzu hau erabat doakoa da, ez du inolako komisiorik eta, beti bezala, Bizumek segurtasun- eta gardentasun-berme guztiak eskaintzen ditu eragiketetan. Bizum dohaintzak jasotzeko kanal gisa erabiltzen duten GKEak banku-erakundeek egiaztatzen dituzte, eta azken finean haiek dira zerbitzu hau gaitzeaz arduratzen direnak.

Bizumen bidez GKEei egindako dohaintzak biderkatu egin dira COVID-19aren pandemia globalaren ondoren, biztanleriaren digitalizazio-maila handiagoa delako eta banku-transferentzien alternatiba azkar eta segurua eskaintzen dutelako. Zalantzarik gabe, Bizumerren eskutik, irabazi-asmorik gabeko zerbitzu honek GKEek dohaintza berriak lortzeko dituzten oztopoak murrizten ari da. Gehien behar dutenei laguntzea gaur inoiz baino errazagoa da.