Saltar al contenido principal
  • Actualidad

Telefono mugikorra Bizumen bidez ordaintzea erraza da, hitz txikia

Tiempo de lectura: 3 min
Publicación: 23/6/22
Última actualización: 18/11/26

Bizum zorrak kitatzeko aukerarik onena da. Eta badakizu. Baina Bizum da, halaber, mugikorraren bidez ordaintzeko plataforma ezin hobea, bai denda fisikoetan, bai online, eta are gehiago!

Horregatik prestatu dizugu post hau, Bizum-ekin mugikorraren bidez ordaintzeko xehetasun guztiak ezagutu ditzazun:

Nola ordaindu mugikorrarekin online dendetan

Ez dizugu azalduko nola erosi online. Zure eguneroko bizitzaren parte da. Baina, bazenekien Bizum-i esker ordainketa prozesua sinplifikatu dezakezula? Dagoeneko 33.000 denda baino gehiagok dute aktibatuta Bizum-en bidezko ordainketa metodoa.

Beraz, behar duzun zerbait mugikorraren bidez azkar ordaindu nahi baduzu, honako hau egin besterik ez duzu:

  1. – Bizum aukeratu ordainketa metodo gisa.
  2. – Zure telefono zenbakia sartu.
  3. – Erosketa balidatu zure bankuaren aplikaziotik.

El Corte Inglés, Decathlon, MediaMark, Primor, Renfe, Air Europa, Alsa… hona hemen mugikorraren bidez Bizum-en bitartez ordaintzea aktibatuta duten milaka dendetako batzuk. zerrenda honetan egiaztatu dezakezu zure e-commerce gogokoenak gure ordainketa metodoa aktibatuta duen.

Bizum klabearekin ordaintzea

Hala ere, badira entitate batzuk Bizum-ekin mugikorraren bidez ordaintzeko Bizum klabea izeneko balidazio-sistema dutenak. Besterik gabe, 4 digituko pasahitz bat konfiguratu behar duzu zure Bizum eremuan, aplikazioan, erosketa balidatzeko. Hori ere oso sinplea da.

Zure tren-txartelak izan, zure kirol-ekipamendua izan edo azken maquillaje-joerak izan… ordaindu Bizum-ekin eta ahaztu zorroaz!

Nola ordaindu mugikorrarekin denda fisikoetan

Bizum mugikorraren bidezko ordainketa metodo gisa denda fisikoetan estreinatu zuen lehena Estatuko Apustu eta Loteriak izan zen. Ordainketa sistema hau Bizum-en DNA jarraituz sortu zen: sinplea izatea. Horregatik, zure appko Bizum atalera sartu besterik ez duzu egin behar, ordaintzeko unean QR kode bat sortu eta dendak hori eskaneatzen du.

Era berean, aurrez aurreko ordainketa egin daiteke ekitaldietan eta jatetxeetan, PeoplEat edo Gopick bezalako ordainketa plataformei esker, horien berri gehiago hemen ezagutu dezakezu.

Nola egin dohaintza GKE bati nire telefono mugikorretik

Eta azkenik, nahiz eta berez «mugikorraren bidez ordaintzea» ez izan: Bizum-ekin zure mugikorraren bidez GKE bati dirua bidali nahi badiozu, hori ere egin dezakezu.

Zure diruaren %100a zuk erabakitzen duzun erakundera iritsiko da. Komisio edo tarifa kosturik gabe. Pausoak esaten dizkizugu:

  1. – Sartu zure bankuaren aplikazioko Bizum-ekin «Dohaintza» ataleran.
  2. – Sartu lankidetzan aritu nahi duzun GKEaren dohaintza-kodea. Garbi ez baduzu, gomendatzen dizugu web honi begirada bat ematea: Bizum.help.
  3. – Azkenik, kopurua sartu, eta zure dirua berehala iritsiko da erakundera.

Bizum mugikorrean, segurua al da?

Jakin behar duzu segurtasuna dela Bizum-entzat garrantzitsuena. Horregatik, bere zerbitzuarekin Europako PSD2 zuzentaraua eta eCommerceko ordainketen segurtasun araudia betetzen ditu. Gainera, Bizum banka espainiarraren ekimena da, beraz, bere segurtasun-sistemen babesa duzu. Diru-transferentzia beti zure entitateak agintzen du, eta bera da zu autentifikatzeaz arduratzen dena.

Hau guztia esan ondoren, ez zaigu beste ezer esaterik geratzen: ez horregatik, bizumers .