Saltar al contenido principal

Erosi online Bizumekin

Ordaindu online erosketak modu erraz, azkar eta seguruan. Zure telefono-zenbakia eta bankuaren aplikazioa besterik ez dituzu behar.

Bizum Espainiako bankuen baterako proiektua da, eta haien bezeroen behar berriei erantzuteko berrikuntza digitaleko ekimenen barruan kokatzen da.

Nola funtzionatzen du zuretzat?

Erosi online

Aukeratu «Ordaindu Bizumekin» zure online denda gogokoenean.

Behar baino datu gehiago eman gabe. Zure telefono-zenbakiarekin bakarrik, eta zure bankuaren segurtasun osoarekin eta Bizumen konfiantzarekin

  1. Hautatu «Ordaindu Bizumekin» eta sartu Bizumekin lotuta duzun telefono-zenbakia

  2. Ireki bankuaren jakinarazpena, egiaztatu datuak eta onartu ordainketa. 4 minutu dituzu eragiketa onartzeko; denbora hori igarotakoan, ordainketa bertan behera geratuko da. Egiaztatu beti informazio guztia zuzena dela ordainketa onartu aurretik.

  3. Itzuli saltokiaren webgunera edo aplikaziora erosketa amaitzeko.

Aldizkako ordainketak edo harpidetzak

Dagoeneko Bizum aukera dezakezu ohiko ordainketetarako

Hautatu Bizum aukera eta lotu zure telefono-zenbakia ordainketak zuzenean banku-kontutik egiteko

  1. Noizbehinkako erosketetan bezala, hautatu Bizum eta sartu zure telefono-zenbakia

  2. Ireki bankuaren jakinarazpena, egiaztatu datuak eta onartu Bizumen lotura, aurrerantzean ordainketak automatikoki egiteko

  3. Kontsultatu eta kudeatu baimena eman diezun saltokiak zure bankuaren aplikaziotik.

    Ordainketa bat egiten den bakoitzean jakinarazpen bat jasoko duzu, eta mugimenduak zure kontuan egiaztatu ahal izango dituzu

Erosi lasai

Itzultzeko eta erreklamatzeko eskubide berberak dituzu, behar baino datu gehiago eman gabe

Bizumekin erosten duzunean, zure telefono-zenbakia bakarrik sartzen duzu (ahaztu zenbaki luze-luzeez), eta erosketa lekurik seguruenean berrikusi eta baliozkotzen duzu: zure bankuaren aplikazioan.

Gainera, produktua itzultzea erabakitzen baduzu, saltokiak itzulketa behar bezala egin dela baieztatutakoan, dirua berehala iritsiko da zure banku-kontura. Ahaztu dirua jasotzeko egunak itxaron beharraz!

Jakina, saltokiarekin edo produktu nahiz zerbitzuarekin arazoren bat baduzu, zure bankuaren babes osoa duzu erreklamazioa egiteko.

Jakin behar duzuna, zuzen eta argi

Bizumekin online erosteari buruzko zalantza ohikoenak argituko ditugu.

Ikusi ohiko galdera guztiak
Ordaindu Bizumekin Partikularrak

Zer behar dut Bizumekin online ordaintzeko?

Bizum aktibatuta izatea, zerbitzuari lotutako telefono-zenbakia erabiltzea eta zure bankuaren app-era sarbidea izatea.

Ordaindu Bizumekin Partikularrak

Nola berretsi dezaket erosketa bat?

Jakinarazpen bat jasoko duzu zure bankuaren aplikazioan. Begiratu zenbatekoa eta datuak ordainketa onartu aurretik.

Ordaindu Bizumekin Partikularrak

Ordainketa errepikariak egin ditzaket Bizumekin?

Bai. Bizum denda eta merkatariekin lotu dezakezu harpidetza eta ohiko ordainketetarako, eta baimenak zure bankuko aplikaziotik kudea ditzakezu.

Erosi online Bizum Payrekin

Ordainketa-metodo gehiago botoi bakarrean. Bizum Pay da saltokietan zuzenean banku-kontutik edo txartel batekin ordaintzeko aukera ematen duen aplikazio bakarra. Online erosketetarako, telefono-zenbakia erabiltzen jarraituko duzu, behar baino datu gehiago sartu beharrik ez izatearen erosotasun eta segurtasunarekin

Deskargatu Bizum Pay

Hain erraza da Bizumekin online erostea

Paso 1:

Aukeratu Bizum

Hautatu «Ordaindu Bizumekin» ordainketa-metodoen artean.

Paso 2:

Sartu zure zenbakia

Erabili Bizumekin lotuta duzun telefono-zenbakia.

Paso 3:

Baliozkotu ordainketa

Berrikusi zure bankuaren aplikazioko jakinarazpena eta onartu.

Paso 4:

Amaitu erosketa

Itzuli saltokira prozesua amaitu dela baieztatzeko.

Secret Link